Astelehenean amaituko da Bidebarrieta Kulturguneko Kultura eta Pentsamendua zikloa Antonio Gómez Ramosen hitzaldiarekin ¿Geopolitika ala morala? Gerrak filosofo aurpegirik ba ote duen hausnartzea. Topaketa 19: 00etan hasiko da, Areto Nagusian.
Patxi Lanceros Filosofian Doktoreak aurkeztuta, oraingo honetan, zikloaren barruko topaketak guden ingurukoak izango dira, historian eta memorian izan duten kudeaketaren ingurukoak."Gerra-adierazpenak" gaiaren pean jardunaldiek fenomenoari pentsamendu zorrotzenetik heldu nahi diote: "guda bera, baina baita gatazka mota guztiak ere, eta gudak historian eta memorian duen kudeaketa ere, gatazkak ez baitira garaipenarekin, porrotarekin edo armistizioarekin amaitzen."
Jardunaldi honetan Antonio Gómez Ramosek parte hartuko du, gaur egungo filosoforik zorrotzenetako batek. Historiaren filosofia eta etika behin eta berriz eta exijentziaz landu dituen arloak dira, eta batean eta bestean gerra eta indarkeria aurkitu ditu. Filosofia oraina pentsamendura eramatea bada - Hegelek esan zuen bezala-, jardunaldi honek orainaldi tragikoena azalduko dio filosofiari. Guztiei eragiten dien gerra, distantzian bada ere, eta sentimenduak zein pentsamendu kritikoa probatzen dituena.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA
Bidebarrietako Liburutegian kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea dago.
Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturguneko YouTubeko kanalean.