Datorren astelehenean, maiatzak 16, Kultura eta Pentsamendua zikloaren jardunaldi berri bat izango da, "Gerra eta bakea ahozko zentzuan" izenburupean. Hain zuzen ere, hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan eta sarrera doakoa izango da lekua bete arte.

Patxi Lanceros Filosofian Doktoreak aurkeztuta, oraingo honetan, zikloaren barruko topaketak guden ingurukoak izango dira, historian eta memorian izan duten kudeaketaren ingurukoak.

“Declaraciones de guerra” jardunaldiek fenomenoari pentsamendu zorrotzenetik heldu nahi diote: gerra bera, baina baita gatazka mota guztiak ere, eta gudak historian eta memorian duen kudeaketa ere, gerra ez baita garaipenarekin, porrotarekin edo armistizioarekin amaitzen.

Jardunaldi honetan Ana Carrasco Conde izango da, UCMko Filosofiako doktorea. Filosofiaren "alde ilunean" oinarritu du bere lana Carrascok: gaizkia eta gaiztakeria, krudelkeria, munstroa, groteskoa, izua, laztura, ezbeharra eta doilorkeria. Subjektibazioaren teoriek kezkatuta, subjektibotasuna suntsitzeko moduak aztertzen eta lantzen ditu. La Marea egunkariarekin kolaboratu ohi du, eta Cadena SERen “Hoy por Hoy” programan baita " Somos un incordio " atalarekin. Atal horretan, pentsatzeko moduak "barneratzeko" edo "zabaltzeko" tresna gisa erabiltzen du filosofiaren ikusmoldea.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegian kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea dago.

Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.