Maiatzaren 25ean

'Biografía del cadáver de una mujer' film laburraren aurkezpena jasoko du Campos Antzokiak

09.05.2022 | 16:15
'Biografía del cadáver de una mujer' film laburraren kartela.

Maiatzaren 25ean, asteazkena, Mabel Lozanok zuzendutako 'Biografía del cadáver de una mujer' (Emakume-hilotz baten biografia) film laburraren aurkezpena jasoko egingo du Campos Antzokiak. Bilboko Udalak aurkeztutako prostituzioari buruzko lan honek 2021eko Goya Saria irabazi zuen.

Proiekzio horrekin, Bilboko Udalak bat egiten du proxenetismoaren eta salerosketaren biktima diren emakumeen babesgabetasunaren salaketarekin. Dokumentalaren aurkezpena Campos Antzokian izango da, maiatzaren 4an (eguaztena), 19:00etan, eta sarrera doakoa izango da. Nekane Alonso Berdintasuneko zinegotziaren esanetan, "gure helburua da bilbotarrak gehiago kontzientziatzea, sexu-esplotaziorako emakume-salerosketa giza eskubideen zein bortxaketa larria den; era berean, emakume-salerosketaren errealitatea ezagutarazi nahi diegu, eta agerian jarri arazoaren tamaina". Horrez gain, zinegotziak azaldu duenez, "dokumental hau aurkezteko erabakia hartu genuen, uste izan genuelako sexu-esplotaziorako salerosketa delitu bat dela, norbanakoen duintasuna, askatasuna eta berdintasuna bortxatzen dituela, eta esklabotza mota bat dela, gizakia —kasu honetan, emakumeak— salgai huts bihurtzen duena. Finean bidezkoa zela pentsatu genuelako".

Proiekzioa baino lehen, Mabel Lozanok dokumentala eta berau prestatzeko aurretiazko lana aurkeztuko du.

"Biografía del cadáver de una mujer" (Emakume-hilotz baten biografia). Yamiled Giralda kolonbiarraren istorioa kontatzen du filmak. Emakume-salerosketaren biktima ohia, lekuko babestua, 2009an hil zuten, Cordobillan (Nafarroa), semearen aurrean, Yamiledek berak salatutako proxenetaren enkarguz.

Laburpena: "Prostituitutako 38 emakume, erailak. Torturatuak. Sastakatuak. Itoak. Lepogabetuak. Erreak. Amildegira edo zaborretara jaurtiak. Hiruk lekuko babestu izatea lortu zuten. Hala ere, ezin izan zioten heriotza basati bati ihes egin. Haietako baten istorioa da hau".

PROIEKZIOA

Data: maiatzak 25 / Ordua: 19:00-21:00
Lekua: Campos Elíseos Antzokia
Izen-ematea: esteka honetan

noticias de deia