'Gertuko Musika' denboraldiari amaiera emango zaio ostegunean
Ostegun honetan, apirilak 28, goi-mailako emanaldi bat jasoko du J. C. de Arriaga Musika Kontserbatorioak: Gertuko Musikaren kontzertua. Emanaldi honekin, denboraldiari amaiera emango zaio.
Bertan, musika-ikasleek ikastetxean ematen diren hainbat musika-espezialitatetako interprete gisa dituzten trebetasunak erakutsiko dituzte. Oraingoan Nerea García (klarinetea) eta Danel Zubeldia (saxofoia) ikasleek parte hartuko dute, Udal Bandako kide gisa. Miguel Arbelaiz tronboi jotzaile bertutetsuak ere parte hartuko du. "Kulturak hurbiltasunetik" izenburupean, azken programa hau Bandako zuzendari titularra den José Rafael Pascual-Vilaplanak gidatuko du.
Musika taldeak erabateko estreinaldian interpretatuko du “Eguzkilore” obra, eguzki-lorearen jatorria kontatzen duen euskal kondairan oinarrituriko Andres Alvarezen poema sinfonikoa, eta bertaratzen den publikoari gizakiek itzalez eta sorginez betetako mundua eguzkiz eta argiz betetzen duten mundu batera eramango duena. Era berean, taldeak Jose Serranoren “El Miserere de la Montaña” poema sinfonikoa, Fernando Velázquezen “Lo imposible” lana, Richard Wagnerren “Der Fliegende Holländer” tronboirako erromantzea eta Amando Blanquerren “Entornos” Alcoyko mendien sinfonia interpretatuko ditu.
Kontzertua 18:30ean hasiko da Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko Auditorioan eta beti bezala, sarrera librea izango da edukiera bete arte.
Hitzordu honen ostean, Bilboko Bandak Amando Blanquer Alcoyko konpositoreari omenaldia egingo dio. Maiatzaren 14an, larunbata, izango da, 19:30ean, Alcoyko Calderón Antzokian. “Haizearen sinfoniak” izenburupean, kontzertua José Rafael Pascual-Vilaplanak gidatuko du eta besteak beste, Amando Blanquerren “Julio Pastor” pasodoblea, “L’Embaixador” martxa eta “Entornos” sinfonia izango dira entzungai.
Temas
Más en Cultura
-
Bilbao BBK Live deja más de 23,6 millones de impacto económico en la ciudad, con más de 115.000 asistentes
-
Tomorrowland abre sus puertas con un nuevo escenario principal
-
Muere el escritor y crítico literario José María Guelbenzu
-
Del Txapel Reggae a La La Love You, Los Zigarros y Los Amigos Invisibles