Arriaga Antzokiak Botond Ódor tenore hungariarraren emanaldia hartuko du apirilean. Hitzordua apirilaren 25ean izango da, 19:30ean, antzokiko foyerrean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, abeslariak XX. mendearen lehen erdiko Hollywoodeko eztanda kulturalean eragina izan zuten egile hungariarren musika interpretatuko du. Tenore honekin batera, Rubén Fdez ere igoko da agertokira. Aguirre pianoan eta Lucia Astigarraga aktorea errezitatzaile gisa.

XX. mendearen lehen erdialdean, Erdialdeko Europako musikak eragin nabarmena izan zuen Hollywoodeko kultura-industrian. Desegindako austro-hungariar inperioko artistek zinemara eraman zuten beren sormena, eta operetak birsortu ziren Amerikako lurretan. Botond Ódor hungariar tenoreak bere ama-hizkuntzan abestuko ditu datorren astelehenean, apirilaren 25ean, kultura-eztanda horren ernamuina izan ziren konpositoreen kantak, eta baita egile hungariarrenak diren baina ingelesez idatzitako bestelako doinuak ere, “Amerikako amets” horren barruan loratutako autoreenak alegia. Artistak hautatutako programak, hurrengo konpositoreen lanak aurkeztuko ditu: Pongrác Kacsóh (1873-1923), Jen? Huszka (1875-1960), Imre Kálmán (1882-1953), Rudolf Friml (1879-1972) eta Miklós Brodszky (1905-1958).

Botond Ódor ez da bakarrik agertuko taula gainean. Izan ere, Rubén Fdez. Aguirre piano-jotzaile ezaguna eta Lucia Astigarraga antzezlea izango ditu laguntzaile. Astigarragak narratzailearen papera beteko du eta garaiko testuinguru soziokulturala girotuko du, orduko idazle eta humanista batzuren hitzen bidez.