#IMAGIFULLEGUNA Bilborock Udal-aretora helduko da igande honetan, Bilboko Udalak jakinarazi duenez. Helburua da Lab aretoan hainbat diziplina artistiko biltzea, hala nola musika, pintura, poesia edo antzerkia, beren ideiak eta lanak partekatzeko. Hori guztia 12: 00etatik 14: 00etara goizean eta 18: 00etatik 20: 30era arratsaldean egingo da. Bertaratu nahi duenak askatasunez eta doakoa egin ahal izango du, lekua bete arte.

Imaginautak Kultur Elkarteak proposatuta egingo da ekitaldia eta Bilboko Udalak sustatuko du.

EGITARAUA

Sara Villa. Teknika digitaleko ilustratzailea, haurrentzako ipuinetan espezializatua.

Lorena Montero. Artista bisuala, “liburuak tolesteko artea” lantzen dueña.

Itziar Larrazabal. Pintorea da, eta hainbat diziplina jorratzen ditu: olio-pintura, tinta-marrazkia, akuarela...

Amaia Barrena. Eduki poetikoa duten pieza plastikoen idazlea eta egilea.

Unai Álvarez. Artista bisuala, collage analogiko eta lotsagabeetan aditua.

Aldi berean, erabilera askotarako gelan Simon Carranza musikariaren kontzertua izango da, eta, ondoren, eztabaida izango da: “Lana eta artista bereiz daitezke?” izenburuarekin. Amaitzeko, 13:30etik aurrera, twerk brasildarraren emanaldia egongo da, Esther Pinheiro dantzariarekin.

Arratsaldean, 18:00etatik 20:30era bitartean, erabilera askotarako aretoan, hainbat musika-emanaldi izango dira: Vientos del Norte eta Iris Penche, arte eszenikoak Kreatiba Teatro eskolaren eskutik, swing dance Litlle Harlem Bilbaorekin, poesia musikatua Amaia Barrena eta Ane Andikoetxearekin, eta Aurora Garguren “Agua” liburuaren aurkezpena.

OSASUN ARLOKO SEGURTASUN-NEURRIAK

Jarduera guztiak koronabirusarearen prebentziorako unean-unean indarrean diren segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatuz gauzatuko dira.

COVID-19 ziurtagiria eskatuko da eta maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da.