Bilboko Udal Musika Banda ostiral honetan igoko da Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko Auditorioaren eszenatokira. Bertan, Juanma Beguiristainek, Bilboko Musika Bandaren klarineteak, idatzitako Gernika suzko euripean obraren estreinaldia eskainiko du, sarrera librea izango den kontzertu batean.

Ikuskizuna 18.30etan hasiko da Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko Auditorioan. Emanaldian zehar, Paul Hindemith, Jan Hadermann, Jean François Michel eta Gregory Fritze autorren konposizioak ere entzungo dira.

Bilboko taldearen hurrengo kontzertua 2021eko azkena izango da. Bilboko Musika Banda osatzen duten 45 interpreteak Euskalduna Jauregiko Auditorioan arituko dira abenduaren 22an, asteazkena, 19:00etatik aurrera. Oso kontzertu berezia izango da, izan ere, Bandak Bilbao Musikako haur, gazte eta “Ahotsak” abesbatzak izango ditu lagun, besteak beste, "Eperra" kanta herrikoia, Iñaki Urkizuren moldaketekin, eta Toshio Mashimaren "Dream in the Silent Night" bezalako abesti ezagunak abestuko dituzte.

Emanaldian, gainera, Bilboko Udal Txistulari Bandak eta Gorka Hermosa Urretxuko akordeoi-joleak ere parte hartuko dute. Jose R. Pascual-Vilaplana Alacanteko Maisuak zuzenduko du berriro hitzordua. Oraingo honetan, sarrerak 5 euroko prezioa izango dute publiko orokorrarentzat eta 4 eurokoa 65 urtetik gorakoentzat, pentsiodunak, erretiratuak eta Gazte Txartelaren titularrak, gehi kudeaketa gastuak (1,50 euro).