Zinexit, Zinema eta Giza Eskubideen XI. Erakustaldia bere amaierara helduko da bihar Zinexit classic sekzioarekin. Zehazki, ‘Senderos de gloria’ filmaren aukezpenarekin amituko dute Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzak antolatzen duen erakustaldi hau.

Pelikula hau zinemaren historiako film antibelizistarik onenetakoa, I. Mundu Gerran girotua eta benetako gertaeretan oinarritua, Stanbrley Kubrleyk zuzenduta eta Kirk Douglas protagonista duena. UCLAk (Kaliforniako Unibertsitatea, Los Angeles) zaharberritutako bertsio hori pantaila handian ikusteko aukera paregabea izango da, Golem Alhondiga Bilbaoko 4. Zinema-aretoan, 19:30ean. Sarrera doakoa da, eta emanaldia baino ordubete lehenago jaso beharko da leihatiletan.

Luis Buñuelek miresten zuenSenderos de Gloriafilma egin ahal izateko, Kirk Douglasek United Artists produkzio-etxearen aurrean esku hartu behar izan zuen. Milioi bat dolarreko aurrekontuarekin, Munichetik hurbil filmatu zen. Aktorearen eta zuzendariaren artean gatazka emankorra izan zuten, tratamendu dramatikoari buruzko ikuspegi desberdinak zituztelako. Bien artean, film iluna eta emozionalki asaldatzailea sortu zuten, eta Douglasek arrazoimenaren ahotsa eta humanismo liberala erantsi zizkion filmari, Kubrick-en ikuspegi gogor eta traumatikoa leunduz. Horrela sortu zen zinemako maisulana.

Indarkeriak dituen ondorioak eta bizitzaren kostua aztertzen ditu filmak, batez ere indarkeria jasaten duenarentzat, baina baita indarkeria erabiltzen duenarentzat eta indarkeria bizi duen gizarte osoarentzat ere. Iciar Bollain, zuzendaria: ‘Maixabel filmaren bidez, gure iragan hurbileko istorio hau kontatu nahi izan dugu emozioz, zintzotasunez eta, batez ere, protagonistekiko errespetu handiz’.

Horrela, zinemazaleek zinemaren historiako film onenetako bat ikusi ahal izango dute, herrialde askotan debekatutakoa eta Espainian 1986ra arte estreinatu ez zena. Lehen Mundu Gerran, alemaniarrek hartutako muino baten kontrola berreskuratzeko Frantziako armadaren erasoaldia, agintari arduradunek euren soldaduen ustezko koldarkeriari leporatzen dioten erabateko porrotarekin amaituko da. Horietako hiru, ausaz aukeratuak, gerra kontseilu baten aurrera eramango dira, eta bertan, ekintza suizida antolatu zuten beraiek epaituko dituzte, sarraskian izan zuten erantzukizuna saihesteko.

Eraso bat prestatzeko, Dax-ek (Kirk Douglas) bi minutu besterik ez ditu behar; zortzi plano ditu eta une ikonikoa da. Guztia tonu grisetan agertzen da, eta gizonek, nekatuta, lubakiaren bi aldeetan, ia dokumentuen egiazkotasuna transmititzen digute.