"Antoine. El musical" datorren hilabetean helduko da Euskalduna Jauregira eta bi emanaldi eskainiko ditu. Zehazki, ikuskizun horretaz gozatu nahi dutenek egin dezakete abenduaren 10ean edo 11n, 20:00etatik aurrera. Euskaldunak jakinarazi duenez, espektakulu hau duela denbora gutxi ustekabeko ikuskizun onenaren Max 2021 Sariarekin saritua izan da. "Ikuskizun horretan, helduak denok barruan daramagun umea aurkituko du", ziurtatzen dute.

Aktibatuta dago jadanik "Antoine. El musical" lanerako sarreren salmenta. Ikus-entzule asko harrituta eta hunkituta aterako dira Ignasi Vidalek idatzi eta zuzendu duen eta Elefantes taldeko Shuarmaren konposizio musikala eta interpretazioa dituen formatu handiko ikuskizunetik.

"Antoine, la increíble historia del creador de El Principito", Printze txikiaren egilearen bizitza ezagutzera ematen duen antzezlan musikala da, mundu mailako ospea eman zion lana erabiliz. Egia esan, bere gizatasun konplexua islatzen duen autobiografia poetikoa da

Antoinek eszenatokietara salto egingo du, eta bertan, mundua ume baten begietatik ikusteko gai izan zen gizon baten istorioa ezagutuko dugu. Zuzeneko musikarekin, eszenaratze horrek Printze txikia ulertzeko modu berri bat erakutsiko dizu.

9 aktore aldi berean arituko dira eszenatokian, zuzeneko musikak lagunduta. OTren (OPERACIÓN TRIUNFO) lehen edizioan koreografia irakasle gisa parte hartu zuen Marietta Calderonek diseinatutako jantziak. Besteak beste, Miguel del Arco eta David Serrano zuzendari ezagunaren lanetan parte hartzeagatik ezaguna den Alessio Meloniren eszenografia.

Sarrerak salgai daude dagoeneko www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanal batzuetan. Prezioa 19,50 eta 28,60 euro artekoa, kudeaketa-gastuak barne.