Ander Sagastiberri artistak 20 olio-pintura inguru jasotzen dituen erakusketa eskainiko du Urazurrutia Aretoan. 'I do have some objeto volador no identificados do you?' izeneko erakusketak ikusgai egongo da azaroaren 26ra arte, astelehenetik ostiralera eta arratsaldeko 17:30etatik 20:30etara.

Pieza gehienak formatu txikikoak badira ere, Sagastiberrik ez ditu tamainagatik nabarmendu nahi. Helburua pieza bakoitzari beharrezko espazioa ematea izan da, indibidualki duinduz. Emaitza minimalista da, eta formatu handiko lan bakarrarekin kontrastatzen du. Pieza hau, jatorrian ere obra txikia izan arren, artistak gehien erreproduzitutakoa da, azken tamainara iritsi arte.

Ezagutzen duenaren eta hartzen dituen erreferentzia berrien arteko bulkadei jarraituz lan egiten du, zeinetan “heltzen” dion potentzial bat aurkitzen baitu. Anderren ustez, bere margolanak osatzen dituzten parametro guztien artikulazioak dira, zati bakoitza banatu gabe. Pinturari heltzeko, inprobisazio-saioak egiten ditu, aldi berean ematen diren koloreak eta formak batuz, gerta daitezkeen istripuekin batera. Batzuetan bere konposizioak koloreaniztunak eta harmonia gutxikoak izan daitezke.

Ander Sagastiberrik ekartzen duen materialaren eta espazioaren arteko talka gisa deskribatzen du erakusketa. Artistarentzat, pieza bakoitzaren presentzia eta erakusketa-zentzu bisuala lehenestea interesgarriagoa da, hitzetan azaltzea baino. Erakusketa antolatzeko ariketa hau ohikoa da bere praktikan, eta zuzenean lotzen da pinturari aurre egiteko daukan moduarekin, nolabaiteko presentzia lortzeko balio duena bilatzen duena.

Egiten duen erakusketa bakoitzean bezala, Ander Sagastiberrik proposamena bere azken lanekin lantzen saiatzen da, erakusketa egiten den unetik gertuen daudenekin. Bere azken inspirazio-iturrien artean Thierry Mugler diseinatzaile frantziarraren forma estralurtarrak daude, edo Nevadako (AEB) iparraldeko zuhaitzetan euskal artzain migratzaileek XX. mendearen hasieran grabatutako irudiak daude, beste erreferentzia batzuen artean.

‘I do have some objeto volador no identificados do you?' izenburuak Anderrek duela egun batzuk bere pinturetarako izenburuak bilatzeko egingo zuen ariketa batean du jatorria. Gehien errepikatzen ziren esaldien artean, izenburu hori ekarriko lukeena zegoen. Bitxia bada ere, ez da umore-sena duen lehen izenburua, osagai errepikaria, baina ez protagonista, bait da bere erakusketetan.

Hau da Bilboko Udalaren arte garaikideko ekoizpen zentroan erakusteko 2020an aukeratu ziren zazpi erakusketetatik azkena. Horren ondoren, BilbaoArtek Ate Irekien urteroko erakusketarekin itxiko du urtea, abenduaren 9tik 17ra bitartean.