Gernikako Euskal Herria Museoak MusEkintza izeneko Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen jaialdiaren lehenengo edizioa jaso du larunbat honetan, urriak 30.

Foru museo hau pelikula bat filmatzeko seta bihurtu da eta bisitariak egun batez aktoreak izan dira Museoaz beste era batera gozatuz. Bisitariek film labur bat egiteko prozesuan zuzenean parte hartzeko esperientzia bizi izan dute.

Grabazioan dekoratu bat eraiki da museoko areto batean. Museoan aukeratutako lekua bulego bihurtu da eta bertan pertsona mordoa babestu da Gernikako bonbardaketaren eraginetatik, beldurtuta. Errefuxiatuen artean senar-emazte batzuk euren alaba txikiarekin egon dira, eta neskatoa konturatu da bere txakurra kanpoan geratu dela eta bere bila irten nahi izan du. Pertsonaia horiei bizia eman dieten aktoreak Diego Pérez, Elena Sáenz eta Carlota Fernández dira. Bisitariak figurante bihurtu dira eta zuzendari-laguntzailearen aginduak bete dituzte eta makillajearen, ile-apaindegiaren eta jantzien arloa ere bete behar izan dute.

Kamerek, argiek, zuzendari batek, konboak, mikrofonoek… Bizkaiko Foru Aldundiko Euskal Herria Museoan bizitako esperientzia laburbiltzen dute; zinemaren magia historiaz beteriko jauregi zahar honetara iritsi da.

Gernikako Alegria Jauregi ikusgarrian dagoen museo honek gure herriaren historia, ohiturak eta folklorea erakusten ditu, eta azken urteotan erreferente bihurtu da bere hezkuntza-eskaintzagatik eta antolatzen duen programazio zaindu eta askotarikoagatik.

Bilboko Sormen Zinematografikoko Eskolak -ECCBI- egin du, eta zuzendaria Amara Mosteiro izan da.

Gernikako Euskal Herria Museokoa MusEkintza jaialdiaren esparruan egin den bigarren ekitaldia izan da; Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen lehen emanaldia Muskizko Muñatones Gazteluan izan zen irailean.

Guztira MusEkintzak 10 ikuskizun eskainiko ditu, hilabete bakoitzeko azken larunbatetan eta ekainaren 11n eta 24an egingo direnak.

La Encartada Fabrika Museoa Balmasedan, El Pobal burdinola Muskizen, Bakioko Txakolingunea, Euskal Herria Museoa Gernikan, Arkeologi Museoa Bilbon, Arrantzaleen Museoa Bermeon eta Muñatones Gaztelua dira MusEkintza jaialdia ospatuko den guneak.

Bizkaiko foru-museoetan hainbat arte-diziplinatako ikuskizunak eskainiko dira. Berariazko argiztapena eta dekorazio-proiekzioak prestatu dira espazio bakoitzerako publikoaren esperientzia indartzeko. Argiztapena, bideo- eta soinu-proiekzio mapeatuak dituen girotzea sortuko da publikoari dagokionez aukeratutako espazioan museo bakoitzean egiten den ekitaldi artistikoaren aurreko urratsari lagunduko dion esperientzia sortzeko.

Aldez aurretik erreserba egin behar da joan nahi den ekitaldia egingo den museo edo gune guztietan. MusEkintzari buruzko informazio guztia hemen kontsulta daiteke,