Datorren azaroaren 21ean, Euskalduna Bilbaok “Organo gaua 2021” ekimena hartuko du. 19:30etatik aurrera, Mikel Ansola, Iñigo de Peque eta Aitor Etxebarria organo klasikoaren eta elektronikaren arteko fusioa egingo dute, tradizioa eta berrikuntza nahasteko. Proposamen artistiko berezi hau ikusteko sarrerak salgai daude.

Saioa estilo klasikoko sarrera batekin hasiko da. Bertan, Mikel Ansolak eta Iñigo Pequek Johann Sebastian Bachen preludioa eta Fuga, Max Regerren sarrera eta Pasacaglia, Jose Maria Usandizagaren pieza sinfonikoa eta Franz Liszten fuga, eskainiko dituzte, hurrenez hurren. Ikuskizuna in crescendo joango da, instrumentuaren indar guztia eta Aitor Etxebarriaren zuzeneko musika elektronikoaren indarra zabaltzeraino.

Sorkuntza klasikoei eta modernoei buruzko ikuspegi desberdinak, Markinatik, Bilbotik eta Gernikatik etorritako musikari bizkaitarrekin. Amaitzeko, artistek Arriagaren Eslavos Felices izenekoari buruzko bariazioak eskainiko dituzte lau eskutara eta elektronikarekin.

Sarrerak salgai daude dagoeneko www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanaletan. 14 euroko prezio bakarra izango dute, gehi kudeaketa-gastuak.

Euskalduna Bilbaok askotariko agenda eskaintzen du

Datozen egunetan, Euskaldunan hainbat motatako ekitaldiak egingo dira, hala nola azokak, eta hitzaldiak, eta gai hauek jorratuko dira, besteak beste: unibertsitateko orientazioa, arkitekturaren joerak, osasun mentala eta Estatuko etxebizitza-parkea zaharberritzea.

  • Azaroaren 3tik 6ra, “CGPJ-CSCAE XIII. JARDUNALDIAK”
  • Azaroaren 3an, “UNITOUR-XVI. UNIBERTSITATEKO ORIENTAZIO ARETOA”
  • Azaroaren 4tik 5era, “BIZKAIKO OSASUN MENTALEKO SAREAREN XI. JARDUNALDIAK”
  • Azaroaren 5etik 7ra, “SIE HOME-EUSKADIKO 15. ETXEBIZITZA ETA DEKORAZIO HIGIEZIN-ARETOA”