3.000 profesional inguru bilduko dira urriaren 27tik 29ra bitartean Euskalduna Jauregian ospatuko den BIME ekitaldiaren bederatzigarren edizioan.

Foro honen helburua geldialdi hori egitea da, gelditu eta gaur egungo dinamikak berraztertzeko, berrikuntzak aurkezteko, datorrenari aurrea hartzeko eta indarberrituta berraktibatzearren beharrezkoa den batasuna lortzeko.

BIME PRO: MUSIKA-INDUSTRIAREN NAZIOARTEKO TOPAKETA

Teknologia, musika-gainbegiratzea, finantzaketa, marketina eta komunikazioa, argitaratzearekin eta legeekin lotutako alderdiak, industriaren azken joerak... Azken batean, sektorearen orainaldia eta etorkizuna izango dira eztabaidagai hiru jardunaldi trinkoetan, Bilboko Euskalduna jauregian. Programa profesionalean, guztira, 68 hitzaldi, 12 masterclass eta 13 tailer antolatu ditugu. 17 herrialdetako 200 hizlari baino gehiago elkartuko dira nazioarteko biltzar honen orain arteko bederatzi edizioetan prestatu dugun parte-hartzaileen inoizko zerrendarik luzeenean.

Artistei dagokienez, garrantzitsuenak honako hauek dira: Raphael,? Shirley Manson, Mala Rodriguez, Bomba Estéreo eta John Acquaviva; horiek guztiek beren karrera osoan eskuratutako eskarmentua partekatuko dute gurekin, hainbat ikuspegitatik begiratuta. Egitarauari dagokionez, sektoreko erreferentez osatuta dago, hala nola J. Balvinen manager diren Fabio Acosta eta Iván Alarcón, RLM enpresako CEO den Rosa Lagarrigue, espainiar sustatzaile mitikoa den Gay Mercader, eta Ed Sheeran musikariaren agentea den Jon Ollier. Azken berrikuntzak aipatzearren, Fernando Velázquez konpositore espainiarra elkarrizketatuko du Live Nation-eko Joe Perez Orivek edo Rosalía eta Nathy Peluso handien tour managerrak, Ricardo Boffik, tailer bat eskainiko du “Nazioarteko bira bat nola antolatu” azaltzeko.

BERRIKUNTZA ILDO NAGUSITZAT

AEDEM elkarteak antolatuta, Euskalduna jauregian Musika Edizioaren 1. biltzarra ere izango da, baita inoiz ez bezalako nazioarteko topaketa bat ere, lehen aldiz BIME Proren barruan: Music Equality Foruma. Gainera, Acción Cultural Española elkarteak lagunduta, musika-feria iberoamerikarren topaketaren hirugarren edizioa prestatu dugu: Atlantic Music Conferences Symposium (AMCS); izan ere, kontinenteak konektatzeko gure asmoa berretsi nahi baitugu eta, horretarako, herrialde iberoamerikarretan egiten diren 14 ferietako ordezkariak elkartuko ditugu.

300 jaialdi baino gehiago bilduko dira BIME Fests ekitaldian, artisten kontratazioaren orainaldia eta etorkizuna aztertzeko. Sektorearekin lotutako prestakuntza jaso eta sektore horretan lan egin nahi dutenen gunea BIME Campus izango da, eta ekintzaile eta inbertitzaileak, aldiz, BIME Start Up Village eremuan bilduko dira. Ekitaldien sektoreko berrikuntza landuko da BIME Tech ekitaldian; eta mota guztietako soluzio teknikoak ezagutzeko aukera izango dute networking-ean parte hartzen duten bisitari, erakusketari eta host-ek, guztiontzako negozio-aukerak sortuz.

ediziotik hasita, urtetik urtera geroz eta konpromiso sendoagoa dugu Garapen Jasangarrirako Helburuen 2030 Agendarekin, eta konpromiso horren adierazgarri da ingurumenari, genero-berdintasunari eta kontsumoaren arloko erantzukizunari ematen diegun garrantzia. Ekitaldian akreditatzen diren pertsonek edizio honetan parte hartuko duten hiru erakunderi laguntzeko aukera izango dute, dohaintza bat eginez; hain zuzen ere, erakunde hauei: Kataluniako Hardcore Hits Cancer, Euskal Herriko DalecandELA eta Kolonbiako Llorona Records.

Aurten, BIMEren amaierako ekitaldia inoizko bereziena izango da: Bogotá hiriari emango diogu lekukoa, Europaren eta Amerikaren arteko zubi-lanak egiten dituen ekitaldiaren egoitza berria izango baita; hartara, urtean bigarren hitzordu bat ere izango dugu, Kolonbian. Ekitaldi horretan bi ahots entzuteko aukera izango dugu: ZETAK euskal proiektua eta Bomba Estéreo talde kolonbiarra.

BIME CITY SON Estrella Galicia: ZUZENEKO MUSIKA BILBOKO ARETOETAN

Lehen bi egunetan, BIME City Son Estrella Galicia programaren gaueko emanaldiei esker nazioarteko azken musika-joerak ezagutu ahal izango ditugu Bilboko aretoetan, urte eta erdiz itxita egon ondoren. Askotariko soinuak biltzen dira artista-zerrendan, rock-etik trap-era, eta pop-etik erritmo latinoetara: 9 herrialdetako talde eta artista berriek 40 kontzertu baino gehiago eskainiko dituzte, zuzenean, hiri osoan barrena.

Musikaz gain, aurtengo programazioan bestelako jarduera bereziak ere biltzen dira: Mala Rodríguez raperoak “Cómo ser Mala” liburua aurkeztuko du Bilboko eraikin adierazgarrienetako batean, hau da, Bidebarrietako liburutegian.

BIME LIVE: BUELTAN DA JAIALDIA, AGERTOKI BERRI BATEAN, BILBAO ARENAN

Udazkeneko musika-jaialdi garrantzitsuenaren hitzordua urriaren 29an eta 30ean izango da, Miribillako Bilbao Arenan. Lehenengo egunean Bad Gyal artistaren reggaeton kutsuko dancehall gogoraerraza izango da protagonista; horretaz gain, Argentinatik, Trueno freestylera ere igoko da agertokira lehen egun honetan, arrakasta handia lortu duen Atrevido bere lehendabiziko albuma aurkezteko, Maikel Delacalleren originaltasun tropikalak perreoa ekarriko digu dantza-pistara, bereizgarri duen reggaeton, r&b eta rap estiloen nahasketa horrekin, eta Frente Cumbiero taldeari dagokio azken saioa egitea, zapore latino nabarmena duen errepertorio berritzailearekin. Bigarren eguna ongi hasteko, Natos y Waor bikote raperoak irrikaz espero dugun kontzertua eskainiko du. Iruñeko lagun talde zirikatzaileena etorriko da jarraian, Chill Mafia; gero, Ana Tijoux artistaren mezu politiko bezain musikala eta, azkenik, raparen eta poesiaren artean ezin hobeki neurtutako fusioa eginez, Laura Sam eta Juan Escribano.