Arriaga Antzokiak Max Sarien hamalaugarren edizioa ospatzeko egindako gala jaso du astelehen honetan, urriak 4, arratsaldean. SGAE Fundazioak eta Bilboko Udalak antolatutako ekitaldi honetan Arte Eszenikoetako pertsonarik garrantzitsuenak bildu dira.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernatza Saileko zinegotzia zeremonian izan dira SGAE Fundazioko taldeari ongietorria emateko; haien artean egon dira Juanjo Solana presidentea, Rubén Gutierrez zuzendaria eta Oscar Castaño “Garbitxu” SGAEk Euskadin daukan presidentea. EAEko erakundeetako ordezkariak ere etorri dira, esaterako Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Ana Otadui Batzar Nagusiaren presidentea, Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura ahalduna, bai eta Bilboko Udaleko zinegotzi talde bat ere. Era berean, Miquel Iceta Kulturako ministroa Bizkaiko uriburura etorri da ekitaldira.

Calixto Bieito Arriaga Antzokiko zuzendariak zuzendu du gala hau, Lucia Astigarraga, Alex Gerediaga eta Alberto Rodriguez-en laguntzarekin. Aitortu duenez, Max sarien banaketa aukera aparta izan da euskal profesionalen talentu artistikoa ikusteko. Izan ere, Asier Etxeandia, BilbaoSinfonietta, Yogurinha Borova, Jon Maia, Miren Gaztañaga, Bernardo Atxaga, Adriana Bilbao eta Lasala konpainiaren emanaldiak aurkeztu dira

Ekitaldiko alfonbra gorritik arte eszenikoen Euskadiko eta Estatuko aurpegi ezagun igaro dira, kasurako Gemma Cuervo, Ohorezko Max Saria jaso duena; Cayetana Guillén eta Natalia Guillén, Ana Wagener, Emma Suarez, Daniel Grao, Olatz Beobide, Carolina Yuste, Fernanda Orazi, Felipe Loza, Joan Carreras, Igor Yebra, Itziar Lazkano eta Lucia Lacarra, besteak beste.