Astearte honetan, irailak 28, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Bidebarrieta Kulturguneak Afganistango egoera aztertu egingo du emakumeen ikuspegitik, 'Gaurkotasunarekiko topaketak' zikloaren barruan antolatutako hitzaldian. Bertan parte hartuko dute Dani Álvarez eta Mikel Reparaz kazetariak, besteak beste.

Hitzaldian taliban gobernua itzuli izanak emakumeei zer dakarkien aztertuko da, nola galduko dituzten eskubideak, eta gizartean bizimodua egiteko aukera, besteak beste. Horretarako, han izango dira, Bidebarrieta Kulturgunean, Manizha Abdul, Afganistango iheslaria, eta Patricia Bárcena, CEAR-Euskadi elkartearen zuzendaria.

'Gaurkotasunarekiko topaketak' du izena ziklo honek, eta, bertan, zehaztasunez eta zabalkunde lana egiteko asmoz, pil-pilean dauden gaiak aztertuko ditugu sakontasunez, akademizismoaren ihesi. Horretarako, baditugu adituak gai bakoitzean, eta eztabaidan arituko dira haien gainean, ahalik eta modurik didaktiko eta arinenean. Datorren eguaztenean itxiko da ziklo honen lehen denboraldia, zeina irailean itzuliko baita Bidebarrieta Kuturgunera, berriz ere, Álvarezen eta Reparazen eskutik, gaurkotasunezko gai hauek aletuz eta gaiok aditzeko gakoak emanez.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegian kulturari eskainitako espazioa bat da. Haren helburuen artean kulturaren, literaturaren eta zientziaren garapena eta sustapena daude.

SEGURTASUN NEURRIAK

Aurkezpen horretara joateko, ezinbestekoa izango da gonbidapenetako bat erreserbatzea hemen.

Egungo egoeraren ondorioz segurtasun-neurriak ezarri beharrez, ekitaldi aretoko ateak 18:15ean irekiko dira: horrela, bertaratzen direnak euren jarlekuetara bideratzeko modua izango da. Bertara joan gabe ere izango da aukera ekitaldia ikusteko, kulturgunearen web orrian, streaming bidez.

Indarrean diren babes- eta higiene-neurriak zorrotz bete beharrekoak izango dira. Era berean, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea ekitaldian zehar.