Datorren astelehenean, irailak 20, Azkuna Zentroak Ana Laura Aláez artistaren hitzaldia jasoko du, 'Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío' izeneko erakusketari agur esateko ekitaldi batean.

Bertan, berak dioen bezala, «eskulturako euskarri fisikoak zeharkatzea eta aldaezinak diruditen edo "odol" nahikorik ez duten eskema teorikoak haustea» hartu ditu helburu artistak.

«Askotan, hurbil sentitzen ditudan beste sortzaile batzuekin elkarlanean aritu nahi izaten dut, haien lana oso bestelakoa izanik. Bi "egileren" arteko elkarrizketa bat beste marrazki gorpuzgabe mota bat izan daitekeela uste dut. Erakusketa honetan, mantra moduko bat bezala airean gehiaho agertu den hitza "gorputza" izan da, eta gorputzaren ausentzia-presentzia horretan, "gorputza" zer esan nahi duen ez ulertze horretan, berehala pentsatu nuen La Ribot-engan», adierazi du artistak.

Ekitaldia irailaren 20an, astelehena, hasiko da 18:30etan, eta sarrera doakoa izango da AZ Info edo webgunean izena eman ondoren.

«Topaketa esperimental bat izango da, non alderdi sortzaile komunak argituko diren: gorputzaren ausentzia-presentzia, egitura harikorraren errepikapena, "aura"-ren birinterpretazioa, ironia aurkakoengana hurbiltzea, formaren deskokatzea, ikuslea material gisa, espazioan ente abstraktu bat moldatzea€Azken batean, diskurtsoak, formulak, narratibak eta abar zalantzan jartzea».

"TODOS LOS CONCIERTOS, TODAS LAS NOCHES, TODO VACÍO"

Ana Laura Aláezen "Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío" erakusketa Azkuna Zentroan dago ikusgai irailaren 26ra arte. Maiatzaren 20an ateak ireki zituztenetik 16.000 pertsona baino gehiago igaro dira bertatik. Bea Espejok komisariatua, bere jaioterrian aurkeztutako magnitude honetako lehen erakusketa monografikoa da, non bere hastapenetako beste lan batzuekin egun egin dituen azken lanak erakusten diren.

LA RIBOT

La Ribot Espainiako artista berritzaileenetako bat da koreografia-sorkuntzan. Koreografoa, dantzaria, errealizadorea, artista bisuala€ sortzaile multidiziplinarra. Haren proiektuak dantzaren mugimendutik, gorputzetik eta dantzan dituen jatorrietatik abiatzen dira, gero kontzeptuek sortzen dituzten beste praktika, sistema eta material batzuk hartzeko.

Bere lanak museo eta arte-galerietan eta antzokietan aurkeztu dira, Londresko Tate Modern, Madrilgo MNCARS, Centre Pompidou edo Parisko Théâtre de la Ville aretoetan, besteak beste. Sari hauek eskuratu ditu: 2000ko Dantza Sari Nazionala interpretazio modalitatean, 2016an Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina, 2018an Madrilgo Komunitateko Arte Plastikoen Kultura Saria, 2019an Danseko (Suitza) Grand Prix Saria, eta 2020an Veneziako Bienaleko Ibilbide osoaren Urrezko Lehoia. Marie Chuinard Biennaleko dantza-zuzendariak nabarmendu duenez, dantzaren mugak gainditzen dituen eta sailkapen orori aurre egiten dion artista baten ibilbideari emandako saria da.

ANA LAURA ALÁEZ

Ana Laura Aláezek Gure Artea 2013 saria irabazi du. Nazioarteko hurrengo Bienaletan parte hartu du: Istanbulgo 5. Bienala, Turkia, 1997; Veneziako 48. Bienala, Italia, 1999; Busango 2. eta 3. Bienala, Korea, 2000 eta 2004; Buenos Airesko Bienala, Argentina, 2001; Veneziako 49. Espainiako Pabiloia, 2001. Erakusketak: Dance & Disco, Espacio 1, MNCARS, Madril; Beauty Cabinet Prototype, Palais de Tokyo, Paris; Hell Disco, Helsinki City Art Museum, Finlandia; Pabellón de escultura, Musac, Leon. Bridge of Light pieza iraunkorra, 2008, Towada Art Centerren, Towada City, Japonia.