Bueltan dira 'Eztabaidak Literaturarekin' izeneko hitzaldi-zikloak Bidebarrieta Kulturgunean. Oraingo honetan irailaren 14an, asteartea, Olga Amaris eta Marifé Santiago autoreak izango dira 'Conversaciones con María Zanbrano' izeneko hitzaldian. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da.

Zambrano "Las sinsombrero" izeneko taldearen parte da; izen horretan, gizonezko kideek isilarazi zituzten 27ko belaunaldiko emakumeak biltzen dira. Asteartean, hilak 14, Bidebarrieta Kulturgunean, Hannah Arendt eta Marina Tsvietáieva idazleekin izandako harremanaz ere arituko da.

Egileek, Iñaki Esteban moderatzaile lanak egingo dituen filosofo eta kazetariarekin batera, ezinbesteko figura horiei, haien lanari eta erbesteko bizitzari buruz hitz egingo dute, batez ere hogeita hamarreko hamarkadaren amaieratik berrogeiko hamarkadaren hasierara bitartean.

Olga Amarís Duarte filosofian doktorea da, itzultzailea eta ikerketa akademikoko hainbat artikuluren egilea. Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta Municheko Ludwig Maximilian Unibertsitatean ikasi zuen. Hannah Arendt eta Maria Zambranoren erbesteari buruzko doktore-tesia argitaratu ondoren, emakumeen lana aztertzen jarraitu zuen, ikuspegi konparatibo batetik, hitzaldi, mahai-inguru eta argitalpenen bidez.

Marifé Santiago Bolaños Filosofian doktorea da Madrilgo Complutense Unibertsitatean, Juan Carlos Erregea Unibertsitateko (Madril) Estetika eta Arteen Teoriaren irakasle titularra, eta filosofiaren eta arte-sorkuntzaren arteko elkarrizketaren inguruan ikertzen du, arreta berezia eskainiz ekialdeko pentsamenduak Europako antzerki garaikidean duen eraginaren azterketari. María Zambrano Fundazioko Patroia da, eta San Quirceko Historia eta Artearen Akademiako urgazlea eta "Clásicas y modernas" Kulturan Berdintasunerako Elkartearen lehendakariordea.

Bidebarrieta Kulturgunea kulturari eskainitako gunea da, Bidebarrietako liburutegiaren barruan. Kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea du helburu.

SEGURTASUN NEURRIAK

Hitzordu honetara joateko ezinbestekoa da Bidebarrieta Kulturgunearen webgunean eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat erreserbatzea.

Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, aretoko ateak 18:15ean irekiko dira, bertaratutakoak beren aulkietan egokitzeko. Ezin bada parte hartu, hitzordua streaming bidez jarraitu ahal izango da webgunean. Une bakoitzean indarra duten babes eta higiene neurriak zorrotz beteko dira. Era berean, ekitaldia egiten den bitartean maskara erabili beharko da.