Astelehenetik aurrera

Rekalde Aretoak Barriek 2021 erakusketa-zikloa jasoko du

26.07.2021 | 17:20
Barriek 2021 erakusketa zikloaren aurkezpena, Rekalde aretoan.

Gaur goizean, uztailak 26, Euskara, Kultura eta Kirol saileko diputatu Lorea Bilbaok Barriek 2021 izeneko erakusketen zikloa inauguratu egin du. Ekitaldia Rekalde Aretoan ospatu egin da, eta bertan egongo dira ikusgai Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik bekak jaso dituzten artisten obrak. Lehenengoa Jenni Alvaradoren pintura-erakusketa izango da.

Bizkaiko Foru Aldundiko erakusketa-aretoa plataforma ezin hobea da Bizkaiko Aldundiko artista bekadunen sormenak proiektatzeko. Oraingoan Jenni Alvarado, Izaskun Araluzea, Urtzi Urkixo, Javier Rodríguez Pérez Curiel eta Mikel Erkiagak, Aldundiko Arte Sormenerako Beken onuradunek, erakutsiko dituzte haien artelan batzuk.

XIX. mendearen amaieran Bizkaiko Foru Aldundia Estatuan aitzindari izan zen, artistei prestakuntzan laguntzeko pentsio eta beken sistema ematen hasi baitzien. Horregatik, Rekalde Aretoaren helburu nagusia da talentua babestea eta Bizkaian sortu eta lanean hasten diren zenbait belaunaldiren garapen artistikoaren lehenengo etapatan laguntzea.

Barriek erakusketa-zikloari Jenni Alvaradoren pintura-erakusketarekin ekingo zaio. Dena den, 2021. eta 2022. urteetan, ondoz ondo, gainerako banako erakusketak antolatuko dira Rekalde Aretoan. Jenni Alvaradoren ondoren, Urtzi Urkixoren obra grafikoa iritsiko da eta, gerora, Javier Rodríguez Pérez-Curielen esku hartzea eta Izaskun Araluzearen marrazki eta pinturak, Mikel Erkiagaren pinturekin amaitzeko. Erakusketak bata bestearen atzetik etorriko dira gutxi gorabehera bi hilabeteko aldizkakotasunez.

Gainera, jendeak artista zuzenean ezagut dezan, artistekin jarduera osagarriak, didaktikoak eta artisten tailerrak garatuko dira eta beren lanen gakoak eta interesa aurki ditzan topaketak antolatu ere bai.

Diputatuak azpimarratutakoaren arabera, "barriek ekimenak abian jarraitzen du, helburu argia betetzen duelako: talentua eta ahalmen sortzailea erakutsi ostean, hasten ari diren Bizkaiko artistak gizarteari aditzera ematea". Horrez gain, Lorea Bilbao Ibarraren hitzetan, barriek "abiarazi eta artelanak bistaratzeko plataforma da; hortaz, sortzaile berrientzat Bizkaia aukera-gune bihurtu da". Bere hitzei eutsiz, halako ekimenekin "lurraldean dugun potentzialtasunaz ohartaraziko gara, eta talentu artistiko eta sortzaileari balioa emango diogu, XXI. mendeko gizartean zaindu eta indartu beharreko balioa baita". Aurrekoaren harira, Rekalde Aretoa "gizarteratze-tresna nagusi da eta horretan arituko gara hurrengo urteetan".

Barriek erakusketa-programaren datak

  • 2021eko uztailaren 20tik irailaren 19ra

Jenni Alvarado (Durango, 1981). Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentzia du (2006). Bere arte-proiektuak marrazki eta pinturaren inguruan ardaztu dira, eta azkeneko urteetan ikus-entzunezkoen formatua landu du bere sormen-prozesuan. Gainera, lehen eskultura pintura-baliabide modura erabili arren, gero eta presentzia handiagoa du bere lanaren konfigurazio artistikoan. 2010. urtean Ertibil Bizkaian parte hartu zuen, eta 2011. urtean Clone Magazine aldizkarian (ilustrazioko berezia) lankidetzan jardun zuen. 2015. urtean Eusko Jaurlaritzako arte plastikoen eta ikusizkoen ekoizpen-beka lortu zuen Simbología para un trayecto pictórico proiektuarekin; 2018. eta 2019. urteetan pintura-masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta, geroago (2019-2020), Bizkaiko Foru Aldundiko arte plastikoen eta ikusizkoen beka eskuratu zuen Objeto ritual proiektuari esker. 2020. urtean falso tótem izenekoa landu zuen BilbaoArte fundazioaren hiru hilez behingo arte-ekoizpenaren beka zela bide eta 2021ean instalazio-eremuko proiektua garatu du Rotoscópica izenez, prozesu sortzailearen beraren jitoan funtsatuta.

  • 2021eko irailaren 21etik azaroaren 21era

Javier Rodríguez Pérez-Curiel (Oviedo, 1978). Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziaduna (2012) eta Artearen Ikerketa eta Sormenean masterra (2014) da. Tabakaleran Itziar Okariz eta Jon Mikel Eubak irakatsitako artistentzako tailerrean parte hartu du, baita BilbaoArte fundazioaren eta Montehermoso/EHU kultura-gunearen beka lortu ere (biak 2017. urtean). Bizkaiko Foru Aldundiko Arte Plastikoen eta Ikusizkoen beka ere bereganatu du (2019-2020). Aldi berean, besteak beste, Larraskitu, Bulegoa, Okela, Share eta BBK liven zenbait musika-proiekturen kide izan da aurkezpen- eta proiektu-modu desberdinei jarraikiz. Artistak kultura eta gizarteko zenbait eremutan dauden materialak erabiltzen ditu, balizko interpretazioaren ildoak desbideratu, argitu edo eraldatzeko.

  • 2021eko azaroaren 23tik 2022ko urtarrilaren 23ra

Urtzi Urkixo (Bilbo, 1993). Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean Sormen eta Diseinua graduaren barruan (2011-2016). Bere prestakuntza serigrafian Coruñako Centro Internacional de Estampa Contemporánea izenekoan osatu zuen (2018), eta, ondoren, Bartzelonako Diseinuko Goi Mailako Eskolan Diseinu Editorial eta Argitalpen Digitalak masterra egin zuen (2019-2020). 2015az gero Berlinen bizi da, eta praktikak egin ditu Kunstlerhaus Bethanien-en. Horrez gain, serigrafia eta edizio digitaleko irakasle da ESDIPen. Arte Ederrak (2012). Erinnerung - Recuerdo - Gogoratzen dut erakusketan zenbait artelan aurkezten ditu, uneko argazkiak irudimenezko planotik egitura emozional eta esperimentalagorantz uneetatik eta oroimenetatik aldentzeko.

  • 2022ko urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra

Izaskun Araluzea Itza (Bilbo, 1994). Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan gradua lortu zuen Artearen espezialitatean (2016), eta, ondoren, Artearen Ikerketa eta Sormena masterra egin zuen unibertsitate berean 2018. urtean. Harrezkero, batez ere, marrazketan aritzen da, pinturarekin estuki lotuta. Azkeneko urteetan hainbat erakusketatan parte hartu du: Confi19, Bilboko Aire galerian (2020); Polita zatekeen, Algortako Torrene aretoan (2019); Dime, dame, Aire galerian (2019); así como en I_A_U, Bizkaiko Batzar Nagusietan (2018); Hire maitale traketsa eta Harriak programa, Beasain (2018).

  • 2022ko martxoaren 29tik maiatzaren 29ra

Mikel Erkiaga (Bilbo, 1994). Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan graduduna da (2016). Halaber, bertan Irakasleen Gaikuntza masterra egin du, Arte Ederren espezializazioan (2019) eta Pinturan master profesionala (2017). Erasmus Poloniako Sztuk Pieknych im. Eugeniusza Gepperta we Wroclawiu akademian (2016). Banaka egin ditu erakusketak: Tarde roja, hoja azul, Juan Manuel Lumbreras galerian (Bilbo, 2019) eta Sitsak Janiko Berbak, Arrigorriagako erakusketa-aretoan (2017). Hiri-paisaiaren edo natura hilaren gaiak hartuta, argazki eta pinturaren arteko harremana ikertzen dihardu, eta argazkiak pintura-asmoarekin manipulatzen ditu, margotzeko euskarri izan daitezen. Bere artelanean beti diskurtso-gai berdinak azaldu arren, une honetan interes handia du bi materialtasun horien arteko hesia diluitzeko. Argazkia pinturan eta alderantziz.

noticias de deia