Bilboko Berreginen Museoak 'Abrazo' izeneko site-specific dantza-piezaren estreinaldia jaso du. Mar - Mar / Nerea Martínez konpainiaren pieza hau Bilbo Zaharran, Zabalan eta San Frantziskon eginten den BLV - ART jaialdiaren barruan estreinatu da.

'Abrazo' gorputzak geldi, irudi moduan, ikuspen amaigabe baten moduan, kontenplaziorako aldi bat, isiltasun bat 360º tan hauteman daitekeena erakusten du. Proposatzen du "zer gertatuko ote litzatekeen aztertuko bagenu eskultura sentitzeko ideia, materia sentitzekoa. Pentsatzea gorputza lokatza dela. Nola higituko litzateke? Gelditasunaren ideia, denbora geldi batena, forma hautemanezinki aldatzen zaion irudi batena".

Mar-Mar taldeak Biraka lanarekin eman zuen bere fruitua, dantza eta txalapartazko bakarkako bat zuzenean. Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren Sorkuntza Koreografikorako laguntza jaso zuen, eta Bilbaoeszenaren 2017ko "Artisten Egonaldiak" programarako hautatua izan zen, eta urte horretan bertan estreinatu zen BAD jaialdian. Ikuskizuna Mexikon, Alemanian, Frantzian, Portugalen eta Espainian aurkeztua izan da. Konpainiak, geroago, "Zortzi" lana sortu zuen, Madrilgo Koreografia Sariketan saria irabazi zuena. Konpainiaren zuzendari Nerea Martinezek emakumezko antzezlerik onenaren saria irabazi zuen FITC 2018 jaialdian, Bukaresten (Errumania), Markeline konpainiarekin "Euria" antzezlanean egindako lanagatik. Abrazo barnean daraman proiektu berri honek ere Eszenabide 2020 saria irabazi zuen, prozesuan dagoen proiekturik onenarena.

BLV - ARTek Bilbo Zaharra du protagonista eta abangoardiako arte-proposamen onenez gozatu nahi duten guztientzat topagune. Bilbo Zaharra eta San Frantzisko birgaitzeko trakzio-elementu gisa Kulturaren aldeko Plan Bereziaren barruan dago Jaialdia.