Bilboko Arte Ederren Museoak eta Eleiz Museoak 'Luis Paret Bilbon. Arte saskratua eta profanoa' izeneko erakusketa jasoko dute.

Aurkezpen ekitaldian izan dira Juan Mari Aburto, Bilboko alkate eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioko presidentea; Joseba Segura, Bilboko gotzaina; Gorka Martínez, BBK-ko zuzendari nagusia; Miguel Zugaza, Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria; Juan Manuel González Cembellín, Eleiz Museoko zuzendari teknikoa; Javier Novo, Ikerketa eta Kontserbazioko koordinatzailea, eta José Luis Merino, Antzinako Artearen kontserbatzailea, biak Bilboko Arte Ederren Museokoak; eta Guillermo Barandiarán, Gondra Barandiarán Fundazioko presidentea.

BBKren laguntzarekin, proiektuak hainbat motatako berrogeita hamar lan eta objektu baino gehiago biltzea lortu du -pintura, eskultura, paper gaineko lanak, altzariak, dekorazio-arteak eta dokumentuak-, eta erakusketako komisarioek, Juan Manuel González Cembellínek eta José Luis Merinok aukeratu dituzte. Bilboko bi museoen funtsetan gordetako lanekin batera, beste museo batzuetatik -hala nola Londresko National Gallery-tik, Madrilgo Prado Museotik eta Cerralbo Museotik-, elizetatik, bilduma partikularretatik eta beste erakunde batzuetatik, besteak beste, Bilboko Udal Artxibotik eta Bizkaiko Foru Agiritegi Historikotik, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiatik (Madril) edo Bilbao Bizkaia Kutxa Bildumatik datozen beste batzuk ere aurkezten dira.

Erakusketarekin batera garatutako kultur egitarauak barne hartzen du Paretek hirian utzitako arrastoa agerian uzten duen hiri-ibilbide bat eta margolariari eta Bilbo ilustratuari buruzko udako ikastaro bat, Gondra Barandiarán Fundazioaren babesari esker egina.