Euskaltzaindiak eta BBK-k 2020ko Resurrección María Azkue Literatura sariak banatu zituzten atzo Akademiaren Bilboko egoitzan. Sari emate ekitaldian, besteak beste, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Koldo Bilbao BBK-ko Kultura arloko arduradunak parte hartu dute.

Iaz bezala, Eusko Jaurlaritzak covid-19aren hedapena galarazteko ezarri dituen segurtasun neurriak zorrotz errespetatu ziren Itziar Vargas eta Nora López musikariek girotu duten ekitaldian. Guztira 353 parte hartzaile aurkeztu dira aurtengo lehiaketan, eta epaileek azpimarratu zutenez, “lan sakonak eta ausartak” aurkeztu dira edizio berrira. “Bizitza kontatzeko grina” sumatu dute epaimahaikideek partaideengan. Urtero egiten duen bezala, irabazleak zoriondu zituen Andres Urrutiak, eta ondoren eskerrak eman zizkien guztiei, eta agindu zien Euskaltzaindiak “euskal letrak sustatzen” jarraituko duela etorkizunean, “gazteen artean euskarazko literaturaren harra piztu nahian”. BBK-ko Koldo Bilbaok ere izan zituen hitz batzuk sarituentzat: “Gaurkoa egun handia da gure hizkuntza eta literaturgintzarako. Belaunaldi honetaz oso harro egoteko eguna da”.