BILBO. Datorren ostegunetik, ekainak 3, hilaren 13ra bitartean, BLV-ART programaren edizio berri bat jasoko du Bilbok. Hala, egun horietan zehar, Bilbo Zaharreko kaleak abangoardiako arte-proposamen ugari jasoko dituzte, programa honen hamabosgarren edizioaren barruan antolatutakoak.

Edizio honetako nobedadeak komunikabideen aurrean aurkeztu dituzte gaur goizean Gonzalo Olabarriak, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotziak, eta Alicia Ochandateguik, BLV - ART jaialdiaren zuzendariak. Arriera konpainia bilbotarrak bere proposamenaren "Café cantante Amargura" piezaren lagin txiki bat partekatu du.

Edizio berri honetan, dantzak paper garrantzitsua izango du, beste diziplina batzuekin batera, antzerkiarekin eta arte biziekin, besteak beste. Era berean, Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta Zabalan hitzaldi performatiboek eta ibilbide gidatuek beren lekua izango dute BLV - ART programazioan. Aurten, guztira, 5 estreinaldi absolutuak izango dira hirian, eta hiru estreinaldi Euskadin.

PROGRAMAZIOA

Ostegunean, ekainaren 3an izango den inaugurazioa. Eva Guerreroren konpainiaren eskutik etorriko da eta "P E R I F E R I A S" aurkeztuko dute, edizio honetako lehen estreinaldi absolutua.

Dantza garaikideko lana da hau, Nerea Alberdi, Carla Sevilla eta Jon Zabalaren jatorrizko musikarekin. Begirada poetiko batetik, gorputz baten eta bestearen artean dagoen espazioaz eta inguruan geratzen den espazio guztiaz hausnartzen du. Fair Saturday 2020rako Anesvadekin izandako lankidetzari esker sortu da lan hau, eta ikus-entzunezko pildora bat sortu du egun honetan aurkeztuko den ikuskizunaren aurrerapen gisa. Emanaldi hau Berreginen Museoan pase bikoitzean izango da (18:30ean eta 19:15ean) eta publiko orori zuzenduta dago.

Egun horretan bertan, 20:00etan, Arriera konpainiak "Café cantante Amargura" lana partekatuko du San Frantziskoko Udaltegian, Bilbo Zaharra-San Frantzisko-Zabalaren historian oinarritutako paperezko antzerki-kabaret eta dokumentu-antzerki pieza bat, non XIX. mendearen amaieratik jarduera eszeniko eta sozial garrantzitsua garatu zen.

Estreinaldi absolutuek asteazkenean 9an jarraituko dute, 19:30ean, Mariaren Bihotzaren Plazako Aztarnategian, Beatriz Sanchez eta "Ex Tradicional 48003" proposamenarekin. Hitzaldi performatibo eta bideokreazio hau sorkuntza -proposamena da, herrietako jai tradizionalak simulatzea planteatzen duena, praktika eta adierazpide ohikoenak erabiliz: desfileak, kantutegiak, esaldiak, buruhandiak, dantzak edo jolasak. Gainera, solasaldi ludiko-performatibo honetan proiektua, garapena eta izan ditzakeen ondorioak azalduko dira. Dokumentazio bisuala www.extradicionales.com web-mapping gunean igoko da eta han geolokazitatuta geratuko dira auzoan egindako ekintza guztiak ekainaren 10etik aurrera. Online mapa horretan, lehen aipatutako dokumentuez gain, auzoan egindako ekintzak jasoko dira, eta Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala ezagutzeko aukera birtuala izango da.

Nabarmentzekoa da, halaber, Bilborock aretoak hartuko duen estrainaldi absolutua hilaren 10ean, 19:30ean, Node konpainiaren eskutik eta "Natura 2021" izenburupean. "Natura 2021" dantza, performance eta ikus-entzunezko pieza bat da, dantzari bat protagonista duena, bere izaeraren sakonetik ibilbide bizia publikoarekin partekatzen duena Ahalduntzearen aldeko oda bat da ere, iritzi, jarrera eta helburu bat, aurrera egitea alegia, defendatzeko gune bat sortzearen aldekoa, hain zuzen.

Hurrengo premierra MAR-MAR Nerea Martínez konpainiaren eskutik iritsiko da. Larunbatean, hilak 12, 18:30ean eta 19:30ean, "Abrazo" dantza aurkeztuko dute. Site - specific dantza da, eta bakoitzak eskultura, materia, esertzeko ideiarekin lan eginez gero zer gertatuko litzatekeen azaltzen du, gorputza lokatza delakoan. Lan honek Harrobia ekoizpen-zentroak sustatzen duen Eszenabide 2020ren deialdian beka jaso du, eta formatu luzean estreinatuko da hurrengo BAD jaialdian. Emanaldi hauetaz gozatu ahal izango da Berreginen Museoan.

Estreinaldi absolutuei dagokienez, ekainaren 13an BLV -ART ixteko arduradunak Isaac Erdoiza eta Nazario Díaz izango dira, "Conversation Pieces (Fuego verde)" lanarekin. Ikuskizuna Mariaren Bihotzaren Aztarnategian izango da, 13:00etan. Lanak soinuaren eta entzutearen izaerari buruz gogoeta egiten du, eremu koreografikoan garatutako gorputzaren praktikei dagokienez, soinu-itunaren eta -esperimentazioaren ideiatik hurbilago dagoen gailu batekin. Aztarnategirako site - specific gisa sortu zen, eta, horren ondorioz, BAD jaialdiaren hurrengo edizioan ere estreinatuko da.