BILBO. Ekainaren 1etik 5era bitartean, Prototipoak izeneko Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketa ospatuko da Azkuna Zentroan. Bertan ezagutzera emango dira argazkilaritzari, zinemari, arkitekturari, performanceari eta ikusizko arteei lotutako zortzi proiektu.

Prototipoak bi urteko proiektua da, eta begirada desberdinak dituzten eta jatorri oso desberdinekoak diren artistek esperientzia berriak planteatzen dituzte, eguneroko bizitzarekin eta begirada artistikoarekin lotuta. Forma Artistiko Berrien bidez egiten dute, beren kodeekin eta sorkuntzadenborekin, aldatzen diren agertoki eta formatuetan, errealitatearen hainbat alderdi auzitan jartzen duten lengoaia desberdinekin.

Aurtengo edizioan Sra. Polaroiska, José Ramón Ais, Diego Sologuren & Sébastien Tripod, Maider López, Laida Lertxundi & Ren Ebel, Elssie Ansareo, Elena Aitzkoa eta Amalia Fernández sortzaileek parte hartuko dute, Zentro osoan bizi diren proiektuekin: terrazatik Auditoriora, Atriora edo Lantegira Azkuna Zentroko ideien laborategira.

Aurten aurkeztuko diren zortzi proiektuek munduarekin harremanetan jartzera gonbidatzen gaituzte — intimoenetik eta pertsonalenetik, hala nola, etxea, adiskidetasuna edo gu hazi ginen paisaiatik, publikoenera, hirian dabilen kale batera edo eraikin publiko baten erabilerara —; proiektu horiek gure pertzepzio-gaitasuna berrosatzera eta elkarrekin bizi garenarekin harreman sentikorrak sortzera gonbidatzen gaituzte.

LEKUA EHUNDU, KORAPILATU ETA TXIRIKORDATU

Prototipoak jarraitu eta hedatu egiten du 2013 eta 2015 bitartean 3, 2, 1 Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketa programan garatutako lana, eta 2016an jaio zen, artearen bidez gizarte-arloaren izaera, performatibitatea eta aniztasuna esploratzeko asmoz, eta, horrez gain, ikuspegi poetiko, estetiko eta politiko batetik modu kritikoan prestatzen laguntzeko.

Hasieratik, lekua elementu nagusia izan da. Orain, Bienal, Prototipoak biurtekoan bihurtuta, arreta berezia jartzen du proiektu artistikoak eta lekua lotzeko, lekuaren eta testuinguruaren espezifikotasunetik esperientzia berriak planteatzen dituzten eta errealitatearen hainbat alderdi zalantzan jartzen dituzten proposamenekin, errealitatea eraldatzeko aukerak irekitzen saiatuz.

Fernando Pérez Azkuna Zentroko zuzendariak adierazi duenez, "Prototipoak zentroaren kultura-proposamenaren paradigma da zentzu askotan. Lengoaia garaikideen sustapenean eta hedapenean oinarritutako programazioa, artisten eta publiko-komunitateen arteko topaguneak irekitzen dituena".