Literatura eta Musika Euskaraz zikloLiteratura eta Musika Euskaraz a, Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak bultzatzen dutena, agertokira itzuliko da datorren asteazkenean, hilak 12, arratsaldeko 19:00etan.

Oraingoan, musikari bat (Jon Basaguren) eta idazle bat (Iñigo Astiz) izango dira oholtzan, bien munduek, alegia, musikak eta hitzek, bat egiten duten proposamena luzatzeko. Oraindik, orain eta oraingoz izenburuaz sortutako emanaldia dute esku artean, musika eta poesia eskaintzeko (biziki maite dituzten generoak).

Izan ere, kantu bila joan, eta kantuek harrapatzen dute Jon Basaguren musikaria, eta antzera gertatzen zaio Iñigo Astiz idazleari ere: poemak harrapatzen saiatu, eta poemek harrapatzen dute bera. Baina beren azken disko eta liburuetako abesti eta poemak eskaintzearekin batera, sorkuntzari eta orainaldia harrapatzeari buruzko hainbat gogoeta tartekatuko dituzte emanaldian.

Gainera, ondo pasatzeko eta entretenigarria izateko helburuari euste aldera, umorearen atea zabalik izango da une oro gogoetak zabaltzeko orduan.