BILBO. Maiatzaren 7tik 16ra bitartean ospatuko den FANT- Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren barruan antolatutako 'FANT maisuak' zikloak Bong Joon-ho Hego Koreako zuzendariaren hainbat izenburu eta Jack Sholder estatubatuarraren film bat emango ditu.

BONG JOON-HO

Daegun, Hego Korean, jaio zen 1969an. 2000. urtean debutatu zuen bere herrialdeko txarteldegietatik arrakasta handirik lortu barik igaro zen Barking Dogs Never Bite komedia beltzarekin. Hiru urte geroago lortu zuen bere lehenengo arrakasta handia, Hego Korean eta nazioartean, "Memories of Murder" (2003) thriller bikainarekin. Ibilbide arrakastatsuak "The Host" (2006), "Mother" (2008), "Snowpiercer" (2013) eta "Okja" (2017) lanekin jarraitu zuen, eta 2019. urtean, "Parasite" aurkeztu zuen. Lan horrekin lau Oscar sari irabazi zituen eta behin betiko arrakasta lortu zuen, besteak beste, film onenarena eta zuzendari onenarena.

Zinemaldiaren hurrengo edizioan, ikus-entzuleek "The Host" , "Memories of Murder", "Mother" eta "Snowpiercer" tituluak ikusi ahal izango dituzte (Bertsio Originala Azpitituluak Erderaz).

JACK SHOLDER

Jack Sholder filmen editore gisa hasi zuen bere ibilbidea, Akademiaren sari baterako izendatua izan zen "King: A Filmed Record€ Montgomery to Memphis" (1970) film luze dokumentalean lan eginez. Emmy bat irabazi zuen 1980an "3-2-1 Contact" filmaren edizioan egindako lanarengatik. Zenbait film labur saritu idatzi eta zuzendu ondoren, Sholderrek "Solos en la oscuridad" (1982) lana zuzendu zuen, eta ondoren "¿Dónde están los niños?" (1986) eta "Pesadilla en Elm Street 2: La venganza de Freddy" (1985) lanak etorri ziren. Bere hurrengo film luzeak, "The Hidden" (1987), sari asko irabazi zituen, Avoriazeko Zinemaldiko Sari Nagusia barne. Premiere Magazinek "80ko hamarkadako hamar film gutxietsienetakotzat" jo zuen. 2004an, Jackek Zinema eta Telebista Ekoizpen Programa sortu zuen Western Carolina University izenekoan, eta bertan irakasle eta zuzendari izan zen 2017an erretiroa hartu zuen arte.

"FANT Maisuak" zikloan, "The Hidden"-ekin parte hartuko du.

#BILBAOUDABERRIA2021

FANTek #BilbaoUdaberria2021 udal-ekimenaren barruan parte hartzen du. #BilbaoUdaberria2021 Bilboko bizilagun guztiek udaberriko hilabeteetan aisia- eta kultura-planez gozatzeko diseinatua dago, betiere higiene- eta osasun-berme guztiekin.