Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao, Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, Makers, Oscar Gómez Mata AZ kidea den aktore eta zuzendariaren antzezlana estreinatuko du ostegunean, apirilaren 15ean, eta ostiralean, apirilaren 16an, Juan Loriente aktorearekin batera.

Autorearen hitzetan, Makers argiari, denborari eta maitasunari buruzko lana da, « gainezkatze komikoaren eta emozio-euspenaren artean egiten du bidaia, zentzugabekeriaren eta egiaren artean», azaltzen du Oscar Gómez Matak. « poetikoa eta filosofikoa nahasten ditu, bizirik dirautenentzako eskuliburu moduko batean, eta errealitatean dugun iragaiteari irtenbideak ematen saiatzen dena».

Proiektuaren abiapuntua Agustín Fernández Malloren "El Hacedor" ipuina da, Jorge Luis Borgesen El Hacedor-en remakea, non gaiak, besteak beste, errealitatea eta denbora eta argian forma ematea baitira.

«Gainjarritako geruzen istorio bat da obra, hostoak kentzen dizkiogu egiazkotzat jotzen dugunari, sentitzea espero ez genuena aurkitzeko», Oscar Gómez Matak ziurtatzen du. Makers-en Makers"-en «ustekabea eta susmoa dago. Maker-en jarrera egokia Daniel Innerarityren (filosofoa) esaldi honetan dago definituta: "...errealitatea konplexua da, eta norbaitek modu bitarrean planteatzen duenean, susmoa hartzeko beharra dugu"».

Juan Loriente eta Oscar Gómez Mata bi aktore, bi sortzaile eta poeta. Biek uste dute eszenatokia misterio bat jasotzen duen errealitate bat dela.' Harridura eta xalotasunaren artean jolastu behar da, dagoena landu eta B aurpegian ametsa.

Egiazkoaren bi detektibe dira, eta, zehazkiago, egiaz dugun ideiaren bi detektibe. Gure Makersek errealitate bat eraikitzeko ideia politiko gisa sumatzen dute egia: argia eginez eraikitzeko ametsa. Argia, denbora eta maitasuna ematen dutenak.

Bere proposamen eszenikoan, alde epikoena garatzen dute, non antzerkia «espioitza-modu bat, mundua zaintzeko ikerketa-modu bat» baita, eta zatirik barnekoena «sentipenaren azpian ezkutatuta dagoena hautematen saiatuz». L'Alakran konpainiaren lanen ildoko ikuskizuna, Óscar Gómez Matak zuzendua.

Azkuna Zentroa- Alhóndiga Bilbaoko eszenAZ, arte eszenikoen denboraldia ekuatorean

Bere ekuatorera iritsi da Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko eszenAZ, arte eszenikoen denboraldia, Makers estreinatuz. Arte bizieen hogei proiektu baino gehiago izango dira denboraldi honetan. Bertan, tokiko ekoizpena, nazioarteko estreinaldiak, Zentroko sorkuntza artistikoari laguntzeko programaren esparruan ekoitzitako piezak eta musika esperimentaleko hainbat emanaldi nabarmentzen dira.

Théâtre Saint-Gervaisen (Geneva. Suitza) eta Azkuna Zentroan egingo den estreinaldian, Makers beste agertoki batzuetan arituko da, hala nola TPR - Centre neuchâtelois des arts vivants eta Suitzako Arsenic - Lausanne Centre d 'art scénique contemporain, Madrilgo La Abadia Antzokia eta Lyongo Les Subsistances.

OSCAR GÓMEZ MATA

Aktorea, zuzendaria, egilea eta eszenografoa da. Espainian hasi zen antzerki-jardueretan, eta 1987an Legaleón-T konpainiaren sortzaile-kide izanik, ikuskizunak sortu zituen horiekin 1996ra arte. 1997an, L'Alakran konpainia sortu zuen Genevan, eta zuzendaritza, sorkuntza, dramaturgia eta zenbait ikuskizunetako testuak egin ditu bertan. 2013. urteaz geroztik, arauzko irakaslea da Manufacture-n, Suitzako frantseseko antzerki eskolan. (HETSR) Suitzako antzerkiko sari nazionala 2018an.

JUAN LORIENTE

Kantauriar aktorea, antzerki-arloan ezagunagoa, ohikoa baita Rodrigo Garcíaren eta La Carnicería Teatroren muntaketetan. Noizean behin zineman ere egin du lan, besteak beste, La espalda de Dios (Pablo Llorca) eta Smoking Room (Cesc Gay) filmetan.