BILBO. Iaz koronabirusaren pandemiak Aste Santuko jarduerak bertan behera uztera behartu eta gero, Bizkaiko Foru Aldundiko museoek eta aretoek programazio zabala prestatu dute oraingo honetan.

Arkeologi Museoa, Arrantzaleen Museoa, Euskal Herria Museoa, La Encartada Fabrika-Museoa, El Pobal burdinola, Muñatones gaztelua, Txakolingunea, Rekalde Aretoa, Ondare Aretoa eta Santimamiñek adin guztietarako jarduerak eskainiko dituzte ordutegi bereziekin.

Arkeologi Museoak (Bilbo) bisita gidatuak antolatu ditu martxoaren 31n, apirilaren 2an, 3an eta 7an, 17:30etan, "Erraldoien bizkar gainean. Euskal arkeologiaren historiografia" aldi baterako erakusketara. Erakusketa Mallona aretoan egongo da ikusgai azaroaren 7ra arte. Gainera, "Piezaz pieza" programak Argiñetako (Elorrio) beirazko basoa erakutsiko du.

Beste alde batetik, express bisitak erakusketa iraunkorra eta Museoko biltegiak ordubetean ezagutzeko aukera emango du, martxoaren 30ean, apirilaren 1ean, 4an, 6an eta 8an, 17:30etan. Era berean, martxoaren 30etik apirilaren 11ra bitartean haur eta familientzako tailer eta jolasak izango dira. Horiek guztiak 11:30etan hasiko dira.

Jarduera hauetarako plazak mugatuak direnez, aldez aurretik erreserbatu beharko dira 94 404 09 90 telefonoan edo arkeologimuseoa@bizkaia.eus helbidean. Museoa ordutegi berezian bisitatu ahal izango da: apirilaren 1, 2 eta 4an (10:00-14:00/16:00-19:30) eta apirilaren 5ean (astelehena) 10:30etatik 14:00etara.

Bermeoko Arrantzaleen Museoak "Akurio eta Elkano 1519-1522. Bizkaitarrak lehen munduko biran" aldi baterako erakusketa eskaintzen dio bisitan joango den publikoari eta argitaratu berri den 'Acurio y Elcano: 500 años después' katalogoa erosteko aukera emango du.

Beste alde batetik, Pazko Astean haurrentzako tailerrak eskainiko dira apirilaren 6, 7, 8 eta 9an, goizeko 11:00etatik 12:30etara. Derrigorrezkoa da Museoan izena ematea. Informazio gehiago: 94 688 11 71/ arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus.

Irekiera ordutegiei dagokienez, astelehenean, hilak 29, itxita egongo da eta jaiegunetan (1, 2, 4 eta 5) 10:00etatik 14:00etara irekiko da, eta larunbatean, apirilaren 3an, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19: 00etara.

Euskal Herria Museoak, Gernika-Lumon, Hemingway & Euskal Herria erakusketa aurkeztuko du martxoaren 31tik aurrera, Estatu Batuetako idazle ospetsuaren eta Euskal Herriarekin izan zuen loturaren inguruan. Aldi baterako erakusketa horren inguruan bisita gidatuak antolatu dira apirilaren 2, 3, 4, 5 eta 11n, 12:00etan (eta aurrerantzean, urteko igande guztietan). Erakusketa 2022ko urtarrilaren 30era arte egongo da ikusgai. Bestalde, Museoak pazko tailerrak antolatzen ditu apirilaren 6, 7, 8 eta 9an, 11:00etatik 12:30etara, haurrei zuzenduta.

Aste Santuko ordutegiak: astelehenean, hilak 29, itxita egongo da eta 1, 2, 3, 4 eta 5ean jai-ordutegiarekin irekiko da: 10:30etatik 14:30etara eta 16:00etatik 19:30etara. Informazio gehiago: 94 625 54 51/ euskalherriamuseoa@bizkaia.eus.

Balmasedako la Encartada Fabrika-Museoak Txapel txapelduna erakusketa bitxia du aurten, Loli Bringas ehungintzako langileak 1958ko Kopako final mitikorako egindako kolore biko txapel bitxia aintzatesten eta erakusten duena. Pieza berezi hori maiatzaren 18ra arte egongo da ikusgai. Horrez gain, Museoak umeentzako eta familientzako jarduerak antolatzen ditu (familia bisita egokitua, Pazkoko Amabitxiaren jolasa edo Pazkoko Txokoak tailerrak, besteak beste), hala nagusiek nola txikiek fabrikan goza dezaten.

Plazak mugatuak direnez, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserbatzea. Aste Santuko ordutegi berezia: apirilak 1, 2 eta 3 eta Pazko Astea 10:00 - 14:00/16:00 - 19:00. Igandeak, 4 eta 11, 10:00etatik 14:00etara. Informazioa eta erreserbak 94 680 07 78/ laencartadai@bizkaia.eus.

Muskizko El Pobal burdinolak Aste Santurako eta Pazko asterako hainbat jarduera eskaintzen ditu. Ostiralean, apirilaren 2an, ezohiko erakustaldiak egingo dira burdinolan (lau emanaldi, 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00etako bisita gidatuekin. Bisitak eta erakustaldiak doakoak dira egun honetan). Larunbatean ere, hilaren 3an, ohiko erakustaldia egingo da. Eta Pazko Astean (hilaren 6, 7 eta 8an), goizez, Ogia egiten eta Pizza km 0 tailerrak eskaintzen dira aisialdiko kolonientzako eta familientzako. Azkenik, "Burdinoletan zehar. Bizkaia, territorio ferrón" erakusketak dokumentazioak, argazkiak eta ikus-entzunezkoak ezkutatzen ditu.

Burdinola ohiko ordutegiarekin irekiko da egunero, 10:00etatik 14:00etara, Pazko astelehenean izan ezik, bertan itxita egongo baita. - Apirilaren 3, 6, 7, 8, 9 eta 10ean, ordutegi berezia egongo da eta Burdinola arratsaldez ere irekiko da: 16:00etatik 19:00etara. Plaza erreserbatzeko eta informazio gehiago jasotzeko: 629 271 516/elpobal@bizkaia.eus.

Muñatones gaztelua, hau ere Muskizen, salbuespen gisa apirilaren 2an eta 4an irekitzen da, 3 bisita gidaturekin egunero: 10:30etan, 11:30etan eta 12:30etan. Ostiralean doakoak izango dira (Museoaren Eguna). Hilaren 6an Gaztelutxiki bisitaldia eskainiko da, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat egokitua. Informazioa eta erreserbak: 629 271 516/elpobal@bizkaia.eus.

Bakion, Txakolinaren Musoea-Txakolinguneak bisita gidatuak eta dastatzeak antolatzen ditu. Plazak mugatuak dira, beraz, aldez aurretik erreserbatu beharko dira 94 602 85 13 zenbakian edo txakolingunea@bizkaia.eus helbide elektronikoan. Gainera "Komikia" aldi baterako erakusketa ikusi ahal izango da. Erakusketa ekainaren 27ra arte egongo da ikusgai, eta 70eko hamarkadatik aurrerako euskal komikiaren ibilbidea egiten du.

Halaber, Museoak modu berezian irekiko du apirilaren 1, 2, 3 eta 4an 10:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta Pazko astelehenean 10:00etatik 15:00etara. Bizkaiko Foru Aldundiko erakusketa aretoek ere ordutegi berezia eta jarduerak izango dituzte.

Rekalde Aretoak Agustin Ibarrola, naturalmente (uztailaren 4ra arte) erakusketa eskaintzen du gaur egun, Ibarrolaren obraren ezaugarri nagusia den Artearen eta Naturaren arteko harremanean arreta jartzen duena. Aldi berean Aretoak honako jarduera hauek antolatu ditu egun berezi hauetarako: bisita komentatuak (larunbatean, apirilaren 3an eta 10ean, 17:30etan eta 18:20etan) eta Bidaiak -8 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat- (apirilaren 6,7, 8 eta 9an) eta Munduan zehar tailerrak -4 eta 11 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat- (apirilaren 10ean eta 11n). Aldez aurretik izena eman behar da, 944068532 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbidean.

Ondare Aretoan (María Díaz de Haro, 11, Bilbo), Juan Manuel Lumbreras Galería de Arte-ren XXV. urteurrena ospatzeko egin den erakusketa ikus daiteke. Erakusketak Bilboko galeria ospetsu honen proiektu artistikoa errepasatzen du. Apirilaren 30era arte dago zabalik.

Ordutegia, astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30etara da. (Aretoa itxita egongo da apirilaren 1ean, 2an, 4an eta 5ean). Informazio gehiago: 94 406 77 37/ondare.aretoa@bizkaia.eus.

Azkenik, Kortezubiko Santimamiñeko bisitarien zentrora hurbiltzen direnek honako ordutegi berezi hau izango dute apirilaren 1etik 5era: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Bisita gidatuak egin daitezke 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan, 15:30etan, 16:30etan eta 17:30etan. Aldez aurretik erreserba egin behar da: 94 465 16 57 santimamine@bizkaia.eus.