BILBO. Asteazken honetan, abenduak 2, poesia izango da protagonista Bidebarrieta Kulturgunean 'Reencuentros y Poesía' izeneko hitzorduarekin. Gainera, ostegunean, abenduak 4, 'Koplariak koplari' saioa egingo da Bidebarrietako Liburutegian Euskararen Eguna ospatzeko.
Bi hitzordu hauek, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan ospatuko dira, 19:00etan. Sartu ahal izateko, ezinbestekoa da jada eskuragarri dauden doako gonbidapen bat erresebatzea, Bilbao Kulturaren webgunean.
Gaur egungo egoeratik eratorritako segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi aretoko ateak 18:00etan irekiko dira, bertaratutakoak aulkietan egokitu ahal izateko.
Bertaratzerik ez badago, ekitaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira webgune honen bidez.
REENCUENTROS Y POESÍA. ASTEAZKENA, ABENDUAK 2, 19: 00ETAN
Pandemiaren ondorioz, kulturaren zabalkundea moteldu edo gelditu egin behar izan da. Eta ez bakarrik artistek, baita posible egiten duten gainerako protagonistek ere. Hala eta guztiz ere, sorkuntzak bizirik dirau eta, horregatik, hiriko hainbat poeta, musikari eta kolektibo, hala nola Malaletra Bilbao eta Noches Poéticas, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan elkartuko dira bihar asteazkena, abenduak 2, poesia protagonista izango duen gaualdi batean.
Hauek izango dira parte-hartzaileak: Mikel De Vicente pianista bilbotarra; Entzi kantautore euskalduna; Cristian Vegara Bilbon bizi den kantautore perutarra; Manuel Vicente Cajón perfomerra. Poetak: Ainize Basalo, poeta eta aktorea, eta Lander Sánchez, poeta eta musikaria, biak ere kulturaren hedapenaren artista eta ekintzaile gazteak; Greta Frankenfeld, Bilbon bizi den poeta argentinarra, gaualdi poetikoen dinamizatzailea; Idoia Carramiñana, poeta elebiduna eta kultur jardueren sustatzailea; Manoli López, poeta eta rapsoda, hainbat talde poetikotan parte hartzen duena; Bendrell Mohamed, urian bizi den poeta marokoarra, beti kulturaren alde egiteko prest dagoena; Javier Arnaiz eta Julián Borao, poetak eta ekitaldi perfopoetiko eta kulturalen bultzatzaileak, batez ere Bilboko taberna eta lokaletan.
KOPLARIAK KOPLARI. OSTEGUNA, ABENDUAK 3, 19:00ETAN
Xabier Amurizak eta Agus Barandiaranek "Koplariak koplari" hitzaldi musikatua eskainiko dute. "Koplariak koplari" emanaldian Xabier Amurizak, azken hamarkadetan batutako kopla zaharrak eta oraintsu sortutako kopla berriak aurkeztu eta kantatuko ditu. Korrontzi taldeko Agus Barandiaran bidaia-lagun izango du, trikitixarekin koplei musika jartzen. Euskararen eguna ospatzearekin batera lehengo eta oraingo koplak ezagutu eta kantatzeko aukera eskainiko du ekitaldiak.
Bidebarrieta Kulturgunea kulturari eskainitako gunea da, Bidebarrietako Liburutegiaren barruan, eta bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea dago.
#BILBAOGABONAK
Bidebarrieta Kulturgunearen programazioa #BilbaoGabonak programaren barruan dago. Udal ekimen honek bere programazioan publiko guztiarentzako aisialdi eta kultura proposamenak jasotzen ditu.
#BilbaoGabonak programazioak unean-unean osasun-agintariek ezarritako segurtasun-protokolo guztiak beteko ditu, eta zorrotz aplikatuko eta jarraituko ditu honako hauei buruzko gomendioak: kultura- eta jai-ekitaldiak, osasun publikoa bermatzeko behar diren mugak eta espazio publikoko edukiera aire zabaleko jarduerak zein ekitaldi jendetsuak egiteko.