BILBO. Gaur, hilak 17, asteartea, Bilboko Arte Ederren Museoak 'Mikel Zarate bihotz zabaleko ameslaria' izeneko film dokumental luzearen proiekzia jaso du.

Zinta honetan, euskara hutsean filmatua, 60 lagunek parte hartzen dute, besteak beste Iñigo Urkullu Lehendakariak; Gorka Knörrek; Andrés Urrutia, Euskaltzaindiko Presidenteak; Josune Ariztondo, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatu ohiak; Benito Lertxundik, Leopoldo Zugazak edo Xabier Amurizak.

Mikel Zarateren irudiari buruzkoa da dokumentala. Lezaman jaioa, Txorierrin ikasi zuen, Derion eta Deustun eman zituen eskolak, eta Bilbora hurbildu zen "hiriburua euskalduntzeko, umore onarekin eta luma zorrotzarekin". Hogei urtean bi liburu euskaratu zituen, hiru karrera ikasi zituen, lau literatur sari irabazi zituen eta hogeita zazpi liburu idatzi zituen, 'bere aititearen ondorengoen kopurua gainditu nahi zuen, ia hogeita hamar'.

'MIKEL ZARATE BIHOTZ ZABALEKO AMESLARIA' (EUSKADI, 2020)

Zuzendaria: Josi Sierra

Animazioa: Jon Gonzalez Patiño

Gidoia: Josi Sierra Orrantia

Edizioa: Josi Sierra Orrantia

Soinua: Joseba Ibarra Bustinza, J.R. Mon Facorro Fiuza

Musika: Mixel Labegerie, Joseba Ibarra, J.R. Mon Facorro

Antzezleak: familia eta bizilagunak, ezagunak eta lagunak, ikaskideak, ikasleak eta irakurleak: hil zenetik berrogei urte igaro ondoren, Mikel Zarate Interneteko euskararen zortzigarren lurraldera ekarri nahi duten pertsonak: Zortzigarren Lurraldea

Ekoizpena Zortzigarren Lurraldea

Iraupena: 82 min.

ZINEBI 62

Zinebi 62an 36 herrialdetako 121 film aurkeztuko dira guztira; 89 film labur, 5 film ertain eta 27 film luze.

Jaialdia lau sekzio nagusik osatzen dute. Lehenengoa, Nazioarteko Lehiaketaren sekzio ofiziala, zuzendari berrien lanari eskainita dago eta bi lehiaketatan banatuta dago: Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa eta ZIFF - Zinebi First Film Nazioarteko Lehiaketa, zeina, izenak argi adierazten duenez, zuzendari berrien lehendabiziko lanari eskainitako sekzioa baita; Beautiful Docs, dokumentalaren nazioarteko panoraman gertatzen ari dena islatzeko sekzio ez-lehiakorra; eta Bertoko Begiradak - Miradas Desde Euskadi sorta, Euskadiko ikus-entzunezko industriako ekoizle, zuzendari, teknikari eta profesionalei eskainitako sekzioa. Lehiaketatik kanpo Euskadin ekoitzitako film labur eta film luze dokumentalez osatutakoa.

Jaialdian aurkeztuko diren filmen % 50 baino gehiago emakumeek zuzentzen dituzte eta programazioaren %50 baino gehiago Estatuko estreinaldiak dira.

Zinebiri buruzko informazio guztia esteka honetan dago, eta eskuragarri dauden prentsa-materialak hemen.

ORDU-MURRIZKETA

Eusko Jaurlaritzak onartutako ikuskizunetarako eta kultura-ekitaldietarako ordutegi-murrizketa dela eta Zinebik kendu egin behar izan ditu parte hartu duten filmen errepikapen-saioak, bai Sail Ofizialean - Nazioarteko Film Laburren Lehiaketan, bai Sail Ofizialean - ZIFF Zinebi First Film, bai Beautiful Docs lehiakorra ez den sail paraleloan. Gainera, saioen ohiko ordutegiak aurreratu dira, indarra duen araudia betetzeko, eta denak 21:00ak baino lehen bukatuko dira.

#BILBAOUDAZKENA

Zinebi #BilbaoUdazkena2020 ekimenaren parte da. Proposamen honekin, Bilbo kulturaz eta gustu eta interes guztietarako planez beteko da azaroan. #BilbaoUdazkena2020 Bilboko Udalaren apustua da, kultura sektorea bultzatu eta hari eskua luzatzearen aldekoa, covid-19aren egungo krisiak gehien kaltetu duenetako bat dela jakitun.

#BilbaoUdazkena2020ren programazio osoak zorrotz eta une oro jarraitzen die osasun-agintariek ezarritako protokoloei.