BILBO. Aurreko emanaldietan izandako arrakasta kontuan izanda, Euskalduna Jauregiak '¿Cómo hemos llegado a esto?' antzezlana jasoko du berriro. Hala, Maribel Salas, Gemma Martínez, Gorka Mínguez eta Mitxel Santamaría berriz ikusteko aukera izango dute bilbotarrek. David Caiñak eta Gorka Minguezek zuzendutako lana abuztuaren 20tik irailaren 6ra egon da Euskaldunan, konkretuki 0E Aretoan, eta oso harrera ona izan dute.

'¿Cómo hemos llegado a esto?' maitasun hiruki bati buruzko komedia da. Hiruki horretan bakoitzak bere bertsioa du, eta ikus-entzuleek bertsio hori entzun dezaten borrokatuko da. Hiruki horretan denek dituzte minduta sentitzeko arrazoiak, baina inork ez du inori ezer aurpegiratzeko eskubiderik.

Antzezlanak Elenaren istorioa kontatzen du. Bere adiskide onenak, Albak, ez du Lehenengo Agindua bete: ez zara zure adiskideen bikote ohiekin modu sentimentalean edo sexualean inplikatuko. Edo agian ez da horrela izango. Agian, Elenaren, bere lagun onenaren, senar ohiarekin maitemintzea saihestu ezin izan duen Albaren istorioa kontatuko du. Baina, agian, Emilioren istorioa kontatuko du. Iraganean emakume batekin maitemindu zen, une honetan beste batekin maitemindu da, eta orain ezkutuan gorde behar du, Lehenengo Agindu hori dela eta.

Sarrerak salgai dagoeneko Euskalduna Jauregiaren webgunean eta Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazainetan. 22 euro (kudeaketa gastuak barne). #KreoEnTiKultura kanpainaren barruan dagoen ikuskizuna (5 euroko beherapena sarrera bakoitzeko Euskalduna Jauregiaren webgunearen esteka honetan erosiz gero).