Campionen biografia berria argitaratu du Euskaltzaindiak
Agerre akademikoaren testu bat oinarri hartuta, berreskuratu eta aztertu egin du Joxemiel Bidadorrek
Euskaltzaindiak liburu berri bat argitaratu du, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin: Arturo Campionen biografia. Liburua Joxemiel Bidador euskaltzale nafarraren paperen artean aurkitutako Jose Agerre euskaltzainaren testu batean oinarritzen da, eta Agerre berak Campioni buruz idatzitako pentsamendu eta gogoetak biltzen ditu. Idatzi horietan, Campionen literatura-lanari eta lan politikoari buruzko informazio ugari ematen da. Sagrario Aleman eta Patxi Zabaleta euskaltzainek idatzi diote hi-tzaurrea liburuari, eta dagoeneko salgai dago Elkar taldeko dendetan eta baita Euskaltzaindiaren web orrian ere (www.euskaltzaindia.eus).
Alemanek gogora ekarri duenez, orain urte batzuk izan omen zuen lan horren berri: "Euskaltegian antolatutako hitzaldi batean, Agerren lana aztertzen ari zela esan zigun Bidadorrek. Azken hau hil eta urte batzuetara jakin genuen, lagun baten bitartez, biografia topatu zutela haren paperen artean. Idoia Sarari, alargunari, eskatu egin genion, eta berehala helarazi zigun".
Temas
Más en Cultura
-
Ordorika, Valverde, Petti, Leturia y Berzaitz publicarán discos en octubre
-
El grupo de música que ha elegido Bilbao para dar su único concierto propio en Europa de este año
-
Jurgi Ekiza y el arranque de DalecandELA Fest marcan la agenda musical de este jueves
-
La estrella de Hollywood Angelina Jolie, sorpresa de última hora en el Zinemaldia