BILBO. Abuztuaren 21etik 23ra, Bilboko Euskalduna Jauregiak Chema Trujilloren "Trujillo mini fest" ekitaldia hartuko du. Hiru egun eta hiru istorio. Obra Euskaldunaren 0C aretoan egingo da eta ikus-entzuleek eten barik egingo dute barre, antzezlearen hiru sorkuntza-lan ezagunenetako batzuen bitartez:

Ostirala, abuztuak 21, 20:00etan, “No me hables de Felipe V”: Camilo Vergara, Camilín… bai, emakumea, Purita Cuneorena, galtzerdietan puntuak hartzen zituenarena -guruztokia 12, 2.ean-. Ez dakizue nori buruz ari naizen?... Ez dakigu nola egin zuen, baina hor duzue, NASAren erdi-erdian, bulegoz bulego. Mantentze-lanetako espainiarra da; kafeak zerbitzatzen ditu… Baina nork nahi du kafeak zerbitzatzen soilik aritu, nahiz eta kafe horiek zerbitzatzea lanpostu itzela den, soldata ere itzela duen, eta iparramerikar gizen eta garrantzitsuekin parez pare aritu bazaitezke? Ez. Camilínek plan bat dauka, ideia bat, amets bat, koplak abesteko eztarria eta ilargira joateko eskafandra bat, zilar kolorekoa. Eta gainean, dardarka, espainiar tradizioko antena paraboliko bat, edozein unetan, ustekabeko “Houston, Houston… arazo bat daukagu!” esateko gertu, bere apain-orrazia. Gorria… Zoragarria!... Noiz bururatuko ote zitzaion amari goienean grapatzeko eskatzea, zilar paperean… Kopla. NASA. Herri bateko mutil bat. Semearekin txundituta dagoen ama bat, ospea lortzeko irrikaz… Istorio zoroa da hau, oso-osorik. Zoroa, besterik gabe…

Larunbata, abuztuak 22, 20:00etan, “Quijote kill”: Mundu honetara iritsi eta Alonso Quijano izenaren zama baduzu gainean, erraz asmatuko duzu literatura unibertsaleko zer pertsonaiak ezaugarrituko zaituen bizitza guztian. Gure protagonista, Alonso Quijano Mata, konturatu gabe zegoen zer garrantzitsua izan zitekeen Itxura Hitseko Zaldunaren izen berbera izatea, eskolako txantxetatik harago… harik eta lanetik bota zuten arte, bere etxetik kaleratu zuten arte, eta errezetako euro bat kobratu zioten arte… Orduan bai, orduan konturatu zen guztiaz. Orduan konturatu zen, bere izena tarteko, aitaren familia eta lehen abizena tarteko, Kixote jauna bera dela Alonso. Aldiz, bigarrenik, amaren aldetik, ahots gozo batek honela xuxurlatzen dio… MATA!

Igandea, abuztuak 23, 19:00etan, “Aurorita, Aurorita, hija”: Joan gaitezen hasierara. Atzera oso atzera egiten duen flashback batez, gure bigarren eszenara -lehena sorpresa baita-. Gizaki talde bat agertzen da, obran esaten duten moduan, duela ehun bider ehun urtekoa. Jainkosa gurtzen dute, koba batean bilduta… Meza-emailea ezkutuan dago oraindik. Harekin bizi den gizonak baimena du edabeak prestatzeko, erritu txikiak gidatzeko… baina emakumeek agintzen dute. Emakumeak dira apaizak, magoak, xamanak, buruzagiak… Gizonezkoak, soilik, ehizarako indarra, defendatzeko indarra… eta sexurako indarra dira, nola ez. Baina ondo pasatzeko baino ez, ez baitakite, emakume bat haurdun gelditzen denean, gizonezkoek horretan zerikusia izan duten ere. Ez, oraindik apur bat falta da horrekin konturatu daitezen… Bada, gaur gauean deskubrituko dute hori.

Sarrerak salgai dagoeneko Euskaldunaren webgunean eta Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazainetan. 16,5 euro (kudeaketa gastuak barne). #KreoEnTiKultura kanpainaren barruan dagoen ikuskizuna (5 euroko beherapena sarrera bakoitzeko esteka honetan)

CHEMA TRUJILLO

Chema Trujillo (Plasencia, Cáceres, 1973) antzezlea da, eta 22 urte zituela debutatu zuen Meridako Antzerki Klasikoko Jaialdian. Ordutik hainbat antzezlanetan hartu du parte: 'Julio César' eta Shakespeareren 'El sueño de una noche de verano' (Arriaga Antzokia, 2016); Zorrillaren 'Don Juan Tenorio' (Pabellón 6, 2015); Calderónen 'La Dama Duende'; Frederick Knotten 'Crimen Perfecto'; Cocteauren 'La máquina infernal'…

Telebistako entretenimenduko saioetan, serietan eta filmetan ere hartu du parte. Antzezle gisa egin duen lanarekin batera, antzerkiko zenbait lan idatzi ditu, 'No me hables de Felipe V' edo Euskaldunan aurkeztuko duen 'Quijote Kill', eta baita 'En blanco', Extremadurako egile baten testu onenaren 2012ko Fatex saria, ere.