Eskarabillera foru aldundiak urtero argitaratzen dituen ipuin ilustratuen hirueledunen bildumaren azken liburua da. Liburuaren aurkezpena Bilboko Unamuno Plazan dagoen Euskal Museoan egin zuten atzo. Aurten, Andoni Abenojar idazleak eta Eider Eibar ilustratzaileak egindako liburua da.

Aldunditik aipatutakoaren arabera "umeetatik ezagutzen ditugun pertsonaiak beste dimentsio batean lantzeko aukera" ematen die 2017an sortutako liburuen proiektu hau. Duela lau urte sortu zen Ipuinak Bilduma, Bizkaiko pertsonai herrikoi, tradizional edo folkloriko batzuk Bizkaiko publikoari hurbiltzeko asmoz.

Aurretik, idazle eta marrazkilari ezberdinek beste liburu batzuk idatzi izan dituzte Ipuin Bilduma honentzako, besteak beste: Gargantua (Euskal Herriko elezarretako pertsonaia), Mari Jaia (Bilboko jaien pertsonai nagusia) eta Erraldoiak (tradizionalki jaietan agertzen diren pertsonai ezberdinak) landu izan dute. Baina aurtengo pertsonaia, esan bezala Eskarabillera zen.

Eskarabillerak Basauri auzoko jaietako pertsonaia izateaz gainera, aurretik Bizkaiko meatze-arroetan ikatza biltzen zuten emakumeak izan ziren. Alde batetik ikatza biltzen zuten emakumeak erakusten ditu liburuak eta bestetik gaur eguneko jaietan parte hartzen duten emakumeak ager-tzen dira.

Eskarabillerak

Aipatu bezala, liburua XX. mendearen hasieran Bizkaiko ikatz-arroetan ikatz-hondarrak (eskarabila) biltzen aritzen ziren emakumeen ingurukoa da. Historiaren arabera, ikatz hau salmenta prezio baxua zeukan nahiz eta etxe danetan sukalde eta berogailuetan erregai bezala erabiltzen zuten. Emakume hauek garran-tzitsuak ziren, hain garrantzitsu gaur egun Basauriko jaietako protagonistak direla.

Andoni Abenojar idazleak aipatu zuenaren arabera, istorioa ida-tzi baino lehenago Basauriko jendearekin berba egin zuela onar-tzen zuen eta historia ikertu egin zuela liburua idatzi baino lehen. Idazle hau psikologian lizentziatua eta hainbat literatur lehiaketaren irabazle izan da. Horien artean, Bizkaiko Foru Aldundiak nabarmendu nahi izan du 2015. urtean Bizkaidatz VII. lehiaketa irabazi izan zuela.

Bestalde, Eider Eibar ilustratzailea, gazte eta umeentzako egindako lanagatik da ezaguna. Hainbat liburu ilustratu izan ditu, besteak beste; Josu Wilñoren Pirata Ximon, Peru Magdalenaren Katixa katu botaduaren abenturak, Ruben Ruizen Gure etxea, Leire Bilbaoren Gaua balkoian, Lourdes Unzuearen Kaiuko bat elurretan, Toti Martinez de Lezearen Dragoi urdin bat edo Leire Bilbaoren Errotondan bueltaka.