BILBO. Euskalduna Jauregiak kalitatezko ikuskizunez beteriko asteburua ospatuko du. Ostiralean bertan Gorka Minguez eta Lola Baldrichek "La guerra del sofá" komedia antzezlana estreinatu dute. Larunbatean eta igandean, hilak 11 eta 12, Bilboko agertokian egongo da ikusgai antzezlana baita ere.

Zalantzarik gabe, goiza alaitu dute, ikus-entzule guztientzako trama konplizearen xehetasunak azalduz, ahal izan duten neurrian. Sofan izandako eztabaidak bikote gerraren ardatza dira. Islatzen diren arazoak ez dira handiak, txikiak baizik, izaera eta mania ezberdinen marruskaduratik sortzen diren txinpartak dira. Sarrerak. 14,50 euro (kudeaketa gastuak barne), salmenta www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazainetan.

AMARALEN KONTZERTUA

Ostiraleko arratsaldea ere lehen mailako musikak bete du, Amaralen emanaldiarekin. Covid-19a heldu zenetik jende gehien bilduko duen kontzertua. Mila pertsonak gozatu dute Evarekin eta Juanekin, euren gitarrekin eta abestiekin, oso kontzertu akustiko berezian. Bere musika ibilbidean zehar, taldeak sari ugari jaso ditu, horien artean, hiru Ondas de la Música sari, hamar Premios de la Música sari, bi MTV Europe Music Award sari eta Premio Nacional de las Músicas Actuales saria.

KULTUR JARDUERAK EZ DU ETENIK

Euskalduna Jauregiko programazioa ez da gelditzen, kultur jardueraz beteriko asteburua du. Larunbatean, Unai Insausti gitarra-jole ospetsuaren kontzertua. "La guitarra, un viaje a través del tiempo" kontzertuarekin iritsiko da Euskaldunara, eta, bertan, obra klasikoak zein garaikideak joko ditu, sonoritate berriak aurkeztuko ditu, pieza eta pieza artean emango dituen azalpenekin batera. Esperientzia ahaztezina. 0B aretoan. Sarrerak: 19,50€ (kudeaketa gastuak barne). Salgai www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazainetan

Eta igandean, astea ondo ixteko, beste hiru kontzertu eta umeentzako antzerkia euskaraz, "Piraten istorio bat" lanarekin. Bidaia horretan, ikus-entzule txikienek itsasoaren zorigaitzak, gauaren magia eta adiskidetasunaren indarra ezagutuko dituzte. Keinu bidezko ikuskizuna, arina, dibertigarria eta familian gozatzeko modukoa. 0E aretoan. Sarrerak: 11,50€ (kudeaketa gastuak barne). Salgai www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazainetan.

Eta musika arloan, Earth Songs Projectek bi koru (bata emakumeena eta bestea neskato eta mutikoena) rock banda batekin fusionatuko ditu Auditoriumean, soinua modu ezberdinean, ausartean eta hunkigarrian sortuz. Rockaren abesti historikoen interpretazio berria: Led Zeppelin, Pink Floyd, Joe Cocker, Toto, Supertramp, edo The Beatles. Sarrerak: 27,00€ (kudeaketa gastuak barne). Salgai www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazainetan.

"Perlas de Zarzuela, Ópera y Opereta" 0B aretoan. Marta Ubieta sopranoak, Jose A. Urdiain tenoreak, txirularekin arituko den Jon Thatek eta pianoa joko duen Alberto Sáez Puentek zenbait lan interpretatuko dituzte: "La Viuda Alegre" - Lippen Schweigen (Duoa)- Lehar; L'ultima Canzone - Tosti (Tenorea); Porgy And Bess - Summertime - Gershwin (Sopranoa) * *West Side Story- I Feel Pretty - Gershwin (Sopranoa); Fantasía Brillante Sobre La Ópera Carmen- F. Borne (Txirula Pianoa); La Bohème - O Soave Fanciulla (Duoa) - Puccini; La Tabernera Del Puerto - No Puede Ser (Tenorea) Sorozabal€ Sarrerak: 19,50€ (kudeaketa gastuak barne). Salgai www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazainetan.

Eta asteko azken kontzertua, "El Metashow". Borja Serraren barietateen ikus-entzunezko ezohiko ikuskizuna, Antonio AlPhax aspaldiko adiskide eta joan-etorrietako lagunarekin; ikus-entzunezkoetako benetako ibiltaria, eszenatokian Borjaren bizkarra estaliko duen bideo-pantailan gertatzen den guztiaren arduraduna. 0E aretoan. Sarrerak. 14,50 € (kudeaketa gastuak barne), salmenta www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabankeko orotariko kutxazainetan.