BILBO. Bilboko Euskalduna Jauregiaren kultur agendan Aurrera Fest! ekimena izaten jarraituko du. Aste honetan hainbat generotako musika, antzerkia eta umeentzako ikuskizun bat jasotzen ditu.

Bihar, uztailaren 9an, bi kontzertu. Alde batetik, Hibai Etxebarria musikari eta pedagogoaren “Plays Benito”. Benito Lertxundiri, Hibai Etxebarriaren musikan eragin handiena izan duen artistetako bati omenaldia, Orioko Bardoaren 80ko abestiak berreskuratuz. Euskal eszenako musikari handiek osatzen duten bere banda bikainak lagunduta, bere errepertorioko abestiak ere interpretatuko ditu. 0B Aretoan. Sarrerak: 19,50€ (kudeaketa gastuak barne). Salgai webgunean eta Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazainetan.

Eta beste alde batetik, Blas Fernándezen “Urbanetniko trío”, musikako hainbat estiloren arteko nahasketaren emaitza. Izaera irekia eta globala duen kontzertua. 0E Aretoan. Sarrerak: 14,50€ (kudeaketa gastuak barne). Salgai webgunean eta Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazainetan.

Ostiralean, Aurrera Fest! jaialdiko ikuskizun indartsuenetako bat, Amaral. Eva eta Juan baino ez Euskaldunako Auditoriumean, gitarrarekin, abestiekin eta edukiera txikiko ekitaldi intimoetan hunkitzeko duten gaitasun ezagunarekin. 2020ko udako formatu akustikoko birako lehen kontzertua izango da, dena berrantolatu behar izan baitute. Sarrerak 38,60 eurotik aurrera (kudeaketa gastuak barne). Salgai webgunean eta Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazainetan.

Ostiralean, baita ere, estatu mailan oso ezaguna den Getxoko McEnroe taldearen kontzertua. Seikote formatuan aurkeztuko dute “La distancia” 6. diskoa, euren abesti ederrenekin batera. Maitasun kantuak, aitari, lagunari, semeari, naturari, maite duzunari, egindako kantuak. 0B aretoan. Sarrerak: 22:00€ (kudeaketa gastuak barne). Salgai webgunean eta Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazainetan.

Ostiral, larunbat eta igandean, 20:30ean, 0E aretoan, Lola Baldrich eta Gorka Minguez bizkaitarra protagonista dituen “La guerra del sofá” antzezlana. Sofan dituzten eztabaidek zentratzen dute bikotearen gerra. Islatzen diren arazoak ez dira handiak, txikiak baizik, bakoitzaren izaeratik eta manietatik sortzen diren txinpartak. Sarrerak: 14,50€ (kudeaketa gastuak barne). Salgai webgunean eta Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazainetan.

Larunbatean, Unai Insausti gitarra-jole ospetsuaren kontzertua. “La guitarra, un viaje a través del tiempo” kontzertuarekin iritsiko da Euskaldunara, eta, bertan, obra klasikoak zein garaikideak joko ditu, sonoritate berriak aurkeztuko ditu, pieza eta pieza artean emango dituen azalpenekin batera. Esperientzia ahaztezina. 0B aretoan. Sarrerak: 19,50€ (kudeaketa gastuak barne). Salgai webgunean eta Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazainetan.

Eta igandean, astea ondo ixteko, beste hiru kontzertu eta umeentzako antzerkia euskaraz, “Piraten istorio bat” lanarekin. Bidaia horretan, ikus-entzule txikienek itsasoaren zorigaitzak, gauaren magia eta adiskidetasunaren indarra ezagutuko dituzte. Keinu bidezko ikuskizuna, arina, dibertigarria eta familian gozatzeko modukoa. 0E aretoan. Sarrerak: 11,50€ (kudeaketa gastuak barne). Salgai webgunean eta Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazainetan.

Eta musika arloan, Earth Songs Projectek bi koru (bata emakumeena eta bestea neskato eta mutikoena) rock banda batekin fusionatuko ditu Auditoriumean, soinua modu ezberdinean, ausartean eta hunkigarrian sortuz. Rockaren abesti historikoen interpretazio berria: Led Zeppelin, Pink Floyd, Joe Cocker, Toto, Supertramp, edo The Beatles. Sarrerak: 27,00€ (kudeaketa gastuak barne). Salgai webgunean eta Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazainetan.

“Perlas de Zarzuela, Ópera y Opereta” 0B aretoan. Marta Ubieta sopranoak, Jose A. Urdiain tenoreak, txirularekin arituko den Jon Thatek eta pianoa joko duen Alberto Sáez Puentek zenbait lan interpretatuko dituzte: “La Viuda Alegre” - Lippen Schweigen (Duoa)- Lehar; L'ultima Canzone - Tosti (Tenorea); Porgy And Bess - Summertime - Gershwin (Sopranoa) * *West Side Story- I Feel Pretty - Gershwin (Sopranoa); Fantasía Brillante Sobre La Ópera Carmen- F. Borne (Txirula Pianoa); La Bohème - O Soave Fanciulla (Duoa) - Puccini; La Tabernera Del Puerto - No Puede Ser (Tenorea) Sorozabal… Sarrerak: 19,50€ (kudeaketa gastuak barne). Salgai webgunean eta Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazainetan.

Eta asteko azken kontzertua, “El Metashow”. Borja Serraren barietateen ikus-entzunezko ezohiko ikuskizuna, Antonio AlPhax aspaldiko adiskide eta joan-etorrietako lagunarekin; ikus-entzunezkoetako benetako ibiltaria, eszenatokian Borjaren bizkarra estaliko duen bideo-pantailan gertatzen den guztiaren arduraduna. 0E aretoan. Sarrerak. 14,50 € (kudeaketa gastuak barne), salmenta webgunean eta Kutxabankeko orotariko kutxazainetan.