Barriek 2020 programaren barruan

Rekalde Aretoak Claudia Rebeca Lorenzoren erakusketa hartuko du

29.02.2020 | 04:00
Claudia Rebeca Lorenzo

BILBO. Rekalde Aretoak Claudia Rebeca Lorenzoren erakusketa hartuko du martxoaren 3tik 29ra bitartean, Barriek 2020 erakusketa-zikloaren barruan.

Aldundiaren foru aretoko erakusleihoa Bizkaiko Foru Aldundiaren bekak jaso dituzten artisten obretarako leiho irekia izango da. Aurtengoa bederatzigarren edizioa da, eta Natalia Suarez Ortiz de Zarate, Claudia Rebeca Lorenzo, Ivan Gómez eta Irati Inorizaren lanak izango dira ikusgai. Artista hauek Aldundiaren beka bana jaso dute, eta beren lan hautatuak erakutsiko dituzte.

2020an zehar lau artistaren erakusketak egingo dira Rekalde Aretoan, banaka. Natalia Suarezen erakusketaren ondoren Claudia Rebeca Lorenzorena etorriko da, gero Iván Gómezena eta azkenik Irati Inorizarena. Lanak txandaka erakutsiko dituzte, hilean behin aldatuta, gutxi gorabehera.

Gainera, jarduera osagarriak egingo dira artistekin, hala nola norbere burua ezagutzeko tailerrak eta publikoari haien lanen gakoak eta interesa ezagutarazteko topaketak.

Lorea Bilbao diputatuak esan du Barriek ekimenak aurrera egiten duela urtero helburu argi bat betetzen duelako: gizarteari ezagutaraztea sormen handiko Bizkaiko artista talentudun berriak. Gainera, Bilbaoren hitzetan, Barriek gaur egun "artisten lanak hedatzeko eta bistaratzeko plataforma da, eta berari esker Bizkaian aukerak ematen zaizkie sortzaileei berriei". Diputatuak gehitu du honelako ekimenen bitartez "batetik, ohartzen gara nolako potentziala daukan gure lurraldeak; eta bestetik, daukaten balioa aitortzen diegu artista eta sortzaile talentudunei. Izan ere, XXI. mendeko gizarteak balio hori zaindu eta bultzatu behar du". Horren ildotik, Rekalde Aretoa "funtsezko sozializazio-tresna da, eta datozen urteetan ere modu brean ekingo diogu", adierazi du.

Barriek 2020 programan Bizkaiko Foru Aldundiaren arte sorkuntzako bekak jaso dituzten artisten lan plastiko eta bisual hautatuen erakusketa egingo da. Lanak txandaka erakutsiko dituzte, hilean behin aldatuta, gutxi gorabehera.

noticias de deia