BILBO. Hurrengo asteko astelehenean, otsailaren 17an, arratsaldeko 19:30ean, María Maizkurrena idazleak "Tierra Sumergida" izeneko bere azken liburua aurkeztuko du Bidebarrieta Kulturguneko liburutegiko ekitaldi-aretoan. Ekitaldira sartzeko sarrera librea izango da, eta bertaratu ezin direnek streaming bitartez jarraitu ahal izango dute www.kulturguneatb.eus webgunean.

"Tierra Sumergida", Maria Maizkurrenaren seigarren poema-liburua, oroimenean eta hizkuntzan egindako ikerketa eta espazio batzuetan egindako ibilbidea da, non barnekoa eta komuna, pertsonala eta soziala gainjartzen diren. Izan ere, intimoa eta komuna, pertsonala eta soziala errealitate beraren alderdiak dira, eta errealitate hori handitu eta txikitu egiten da hizkuntzaren lentearen azpian, elkarri ukitzeari utzi gabe. Liburua urteetan zehar hazi da, zenbait gai eta obsesioren bidez. Horiek testuen bilduma elikatu dute, eta irakurlea gonbidatzen dute inoiz egiazkoak ez diren eta inoiz alegiazkoak ez diren lekuetara, oroimena bera bezalakoa.

Autorea Londresen jaio zen 1962an, eta 1989an Eusko Jaurlaritzaren Alonso de Ercilla Saria jaso zuen, "Una temporada en el invierno" lanagatik. Bereak diren beste liburu batzuk "Tiempo" (Arg. Hiperión, 2000), Antonio Machado saria Baezan lortu zuena, eta "Vuelta del Aire" (Arg. Regional de Murcia, 2007), Antonio Oliver Belmás saria jaso zuena dira. 90eko hamarkadaren amaieran, Ipar Atea literatura-aldizkaria koordinatu eta diseinatu zuen. 2000. urtetik El Correo egunkariko zutabegile da eta 2009tik Poetas Vascos webgunea mantentzen du.

Aurkezpen-ekitaldi honetan, Maria Maizkurrenak Blanca Sarasua eta Julián Borao poetekin eta Beñat Arginzoniz editorearekin hitz egingo du.