BILBO. Khea Ziater konpainiak 'OYMYAKON: habitación 101' film eszenikoa estreinatuko du Arriaga Antzokian hurrengo asteko asteartean, hilak 28, eta asteazkenan hilak 29. Funtzio biak arratsaldeko 19:30ean izango dira.

OYMYAKON: habitación 101 lanaren bitartez, Khea Ziater konpainia eta Alex Gerediaga zuzendaria euren ohiko jarduerara itzuli dira, iaz Macbeth-en bertsio propioa, aurreko denboraldian Arriaga Antzokiak egin zuen ekoizpen lan garrantzitsuenetako bat, zuzendu ondoren.

Arrate Etxeberriak, Miren Gaztañagak eta Txubio Fdez. de Jaureguik osatzen dute Bilboko konpainiaren lan berriaren, zazpigarren lanaren, antzezle taldea. Lan horretan, Gerediagak bere ohiko talde artistikoarekin egin du lan, alegia, Azegiñe Urigotia, Oier Ituarte, Javi Andraka, Jesús Pueyo, Son Aoujil eta Ibon Aguirre. Horrela, OYMYAKON: habitación 101, Khea Ziaterren estiloari leiala den ekoizpena da ikuspegi eszeniko zaindua eta estetika indartsua erakutsiz, eta argiari, musikari eta ikus-entzunezko baliabideei pisua emanez. Horrela, ondo ezagutzen den narratiba berezia duen antzerkia eskaintzen digute berriro, oraingo honetan, Tarchov estiloa zorrotz jarraitzen

duen tragedia samurra aurkeztuz.

Sinopsi argumentala

Gela bat. Ezein leku. Hotzaren eta abszentzien hiru biztanle. Beldurra partekatzeko desioa, desagerrarazi arte. OYMYAKON: habitación 101, gure espazio intimoa da. Solipsismoaren egoitza da, besteekin erlazionatzeari uzten diogun lekua. Ezkutatzen garen tokia. Bainugela duen gela, ispilua leihoa da, eta ez dago irteteko aterik; zer garen erakusten diguten irudiak baino ez. Bertan, bestearen beharraren ondorioz euren burua agerian utziz jakin barik elkarren ondoan bizi diren pertsonaiak ezagutuko ditugu.

Bi erreferentzia dituen izenburua

Izenburuak bi erreferentzia ditu. Alde batetik, OYMYAKON, planeta osoan jendea bizi den txokorik hotzena. Yakuto hizkuntzan, izen horrek “izozten ez den ura” esan gura du. Eta bestetik 101 GELA, Maitasunaren fikziozko Ministerioan dagoen fikziozko gela; biak ere George Orwellen 1984 eleberrian sortutako elementuak; bertan, susmagarriek, beldur gehien sortzen diena jasan behar dute.