bILBO - Zinegoak jaialdiaren 17. edizioko kartela aurkeztu zuten atzo Bilbon, zeinaren protagonista bi emakumeren arteko maitasun istorioa da. Emakume bat cis da, eta bestea trans, izan ere, “cis kontzeptua lau haizetara zabaldu” nahi dute aurten, gizartearen zati handi batentzat, egun, “oso ezezaguna” baita.

Hala, otsailaren 24tik martxoaren 8ra bitartean aurrera eramango den edizioaren irudiaren egilea Mar Saez argazkilaria da. Argazkia bere aldetik, Vera y Victoria proiektuaren parte da atzo Jaialdiak azaldu zuenez.

Pau Guillen zuzendariaren hitzetan: “Aurten erakutsi nahi genuen sexu-aniztasunaz berba egiten dugunean pertsonen sexu-orientazioaz baino gauza gehiagoz ari garela. Genero-identitateaz edo genero-adierazpenaz ere berba egin nahi dugu, besteak beste”.

Hala, otsailaren 24an hasiko da eta aurreko egunetan “3,2,1 ? Zinegoak!” izango da. - DEIA