BILBO. Gaur, hilak 8, Bilboko Berreginen Museoak 'Swing Museoan!' jardueraz gozatzeko aukera berri bat emango du. Ekitaldia 11:30ean hasiko da eta bi ordu iraungo ditu. Bertan euro baten truke, swing-a gustokoa dutenek nahibeste dantza egin ahal izango dute.

Bilboko Berreginen Museoak eta Swing Side Bilbao elkarteak antolatzen dute jarduera; lagun bakoitzak 1 ? ordaindu beharko du, eta ikusleek dantza-modalitate honetaz gozatu ahal izango dute, ingurune bakan batean, hain zuzen, museo bilakatutako eliza gotiko zahar batean.

Swing Museoan! Bizkaiko hiriburuan dagoen planik ezagunenetako bat da dagoeneko. Hainbat denboralditan egin da, arrakasta handiz, jende asko hurbiltzen baita Bilboko San Frantzisko auzora, igande goizaz beste modu batean gozatzeko. Mariaren Bihotza eliza izandakoan (San Frantzisko 14) dago kokatuta Bilboko Berreginen Museoa, eta gero eta jende gehiago erakartzen du bertara jarduera dibertigarri honek. Dena swingaz gozatzeko, 1920ko hamarkadaren amaieran Estatu Batuetan sortu, eta gero eta hedatuago dagoen musika-generoaz, alegia.

XX. mende hasierakoa izan arren, swinga sekula baino biziago dago. Dantza izateaz gain, komunitate bat eta izaera sozial oso zabala du atzean, jendeak gauzak partekatzen baititu eta elkarrekin komunikatzen baita musikaren eta dantzaren bidez.

Swing Museoan! jardueraren bidez, laguntza eman nahi da, dantza eta beste adierazpide artistiko batzuk maite dituen komunitatea handiagotzeko. Bestalde, swing musika sustatu nahi da, eta dantza haren ohiko habitatetik atera, testuingururik gabe uzteko. Hala, swingak bere ohiko tokiak utziko ditu egun batez, eta toki bitxietara iritsi ahal izango da, esate baterako, Bilboko Berreginen Museora. Azken batean, kaleak artea, musika eta dantza senti ditzan.

Hemen da Swing Museoan!, igandea era desberdin batean igaro eta goza dezazun. Ez galdu jarduera hau, arte klasikoa, musika, dantza eta dibertsioa bateratzen baititu.