BILBO. Alfredo Sanzol da obraren egilea eta zuzendaria. Zuzendari nafarra da Zentro DramaturgoNazionalaren egungo zuzendaria, eta bere belaunaldiko dramaturgo arrakastatsuenetako batda: 5 MAX sari, 2017ko Literatura Dramatikoko Sari Nazionala eta 2018ko Valle-Inclán sariakjaso ditu besteak beste. Oraingoan, La valentía lanarekin dator, memoriara sartzen eta bertakominak ezabatzen uzten diogun edertasunari buruzko hausnarketa; hori ezinezkoa da, minhoriek gure parte baitira. Toki hori egiterakoan gure arimak sufritu egiten du, solidoa hautsiegiten da eta beldurra sentitzen dugu: oro har, sufritu egiten dugu. Orduan soilik indar bateklagundu ahalko digu: ausardiak. Umoretik abiatuta, egoera dibertigarri eta zentzugabeak sortuz,nostalgia- eta malenkonia-uneak eskainiz, obra honi esker butaken patioak oso ondo pasatukodu.

Jesús Barranco, Elías González, Natalia Huarte, Ángel Ruiz, Estefanía de los Santos etaVanessa Espín dira obra dibertigarri honetako sei aktoreak; lanak baditu umore beltzeko etavaudeville estiloko ukituak ere. Aktoreek haien talentua erakutsiko dute ñabarduraz etakontraste emozionalez betetako pertsonaiak antzezterakoan, antzeztokian kontatuko denistorioaren gorabeherak direla eta.

Laburpena

La valentía lanean, Guada eta Trini ahizpek landako etxe familiarra jarauntsi dute; bertanigarotzen zuten udara. Biek etxea maite dute, baina arazo txiki bat dute: sarrerako atetik bostmetrotara autobidea igarotzen da. Guadarentzat etxea zarata baino garrantzitsuagoa da, etaTrinirentzat isiltasuna etxea baino garrantzitsuagoa. Guadak bertan bizitzea erabaki duenez,Trinik, lur jota, Espectro anaiak kontratatu ditu: bi anai dira, eta jendeari sustoak eman etalekuetatik botatzen espezialista den enpresa zuzentzen dute.

Bestalde, Guadak dirua behar du, eta etxeko logeletako bat Airbnb webgunean eskaini du. Iritsidira lehen bezeroak: Martín eta Martina. Guztiak etxean elkartu dira asteburu berean.