BILBO. 800 profesional inguru batuko dira azaroaren 28tik 30era iraungo duen eta Euskalduna Jauregian ospatuko den Espainiako Patologia Zerbikaleko Elkartearen XXXI. Kongresu Nazionalean.
Ostegunera, azaroaren 28ra, begira, eguneratze jardunaldia dago ikusita, bertako batzordearen eskutik, lehen medikuntzako eta medikuntza espezializatuko profesionalei zuzenduta. Profesionalen artean ideiak trukatzeko foroa sortuko da, eguneroko jardunean arretari lagunduko dioten protokoloak homogeneizatzeko xedez.
Ondoren, Daniel Andia doktoreak, Kongresuko presidenteak, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko (Bilbo) Ginekologia Ataleko buruak, ongietorria emango die kongresukideei eta hizlariei, beheko traktu genitaleko gaixotasunen diagnostikoa eguneratzen hasteko, kolposkopia-ikastaro baten bidez; ondoren, irudi interaktiboez osatutako mintegia egingo da, Bartzelonako Clinic Ospitaleko Aureli Torné doktorearen eta Basurtuko Ospitaleko Jose Quilez doktorearen eskutik.
Ostiralean, egitarauak beheko traktu genitaleko (TGI) gaixotasunen lehen mailako prebentzioa aztertuko du, eta, horretarako, VPHren aurkako txertoari buruz hitz egingo da, azken ebidentziak azalduz eta gai mediatiko bati buruz hitz eginez, minbizia desagerrarazteko aukera, hain zuzen ere. Horri buruzko hitzaldia Xabier Bosch doktoreak, nazio eta nazioarte mailan ospe handia duen ICOko epidemiologoak emango du. Beste bloke garrantzitsu bat bigarren mailako prebentzioari dagokiona izango da, zerbixeko minbiziaren baheketaren alderdiak eguneratuko dira, eta VPH determinazioen erabileraren aurreko paradigmaren aldaketa landuko da. Amaitzeko, David del Valle doktoreak (Donostia UO) EAEn estreinatu berri den programa aitzindariaren datuak azalduko ditu.
Horren ostean, ekitaldiak nazioarteko faserantz joko du. Bertan, Europako entzute handiko adituek gai hauek jorratuko dituzte: CIN 2aren existentzia (Christine Bergeron, Paris), zerbikaletako lesio larriak zelan tratatu (Xavier Carcopino, Marseilla), edo tratamendu zatikatuen eragina tratatutako emakumeek etorkizunean izan ditzaketen haurdunaldietan (Alejandra Castanon, Londres).
Programan pisua izango duen beste bloke batek hurrengo urteetan VPHri eta zitologiak beteko duen lekuari buruzko alderdiak landuko ditu, eta pazienteei infekzioadutela jakinarazteko estrategiak aztertuko da. Azken hori asko itxaroten den hitzaldia da, eta Juan Manuel Marín doktoreak (Arabako UO) emango du.
Amaitzeko, larunbatean, egitarauak bulbako patologiari helduko dio, alderdi dermatologikoak aztertuz, VPHk sortutako patologiarekin kontrajarrita, gaur egun garrantzi handia duten alderdietan sakontzeko, hala nolaemakumeen mutilazio genitala (arlo horretan aditua den Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Amelia Valladolid doktorearen eskutik) eta hori berreraikitzeko aukera (Jasmine Abdulcadir; Ginebra).
Kongresua, lan eta ikerketa proiektu onenei emango zaizkien sarien banaketarekin amaituko da.