Síguenos en redes sociales:

Guggenheim Bilbao Museoak doan zabalduko ditu ateak gaur

1997. urtean bere ateak zabaldu zituenetik, mundu osoko ia 23 milioi bisitari izan ditu

Guggenheim Bilbao Museoak doan zabalduko ditu ateak gaurOskar González

BILBO. Topaketa hori Guggenheim Museoak egoitzak dituen hiru hirietan gauzatzen da era batera, Venezian, New Yorken eta Bilbon, alegia, eta adin guztietako jendeak parte hartu dezake bertan, marrazten jakin zein ez. Arkatzak eta papera informazio-mahaian izango dituzte eskuragarri partaideek.

Gaur Guggenheim Museora hurbiltzen direnek erakusketa ezin erakargarriagoez gozatu ahal izango dute ordaindu gabe. Urri hasieran Thomas Struth argazki-erakusketa aurkeztu zen; artista alemaniarraren bost hamarkadatako lana biltzen duen erakusketa hori bigarren solairuan dago ikusgai.

Bertaratuek 60 artelanetik gora biltzen dituen berriki inauguratutako Soto. Laugarren dimentsioa atzera begirakoa ere bisitatu ahal izango dute 105. aretoan, baita ostiralean, hilak 25, irekiko den Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroixetik Beckmannera ere, Iberdolaren laguntzaz antolatua. Aldi baterako hiru erakusketak zabaldu ondoren bakarra geratuko da jendaurrean aurkezteke: Jesse Jones-en Dar-dar, urriaren 31n irekiko dena.

Eta, nola ez, aukera bikaina izango da Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako Maisulanak aurkezpena berriz bisitatzeko. 1997. urtean bere ateak zabaldu zituenetik, mundu osotik etorritako ia 23 milioi lagunek bisitatu dute Gehryren eraikina eta bertako erakusketak. Gaur, aukera paregabea da doan bisitatzeko.