Bilbo - Herritarrek Bizkaiko Batzar Nagusien eguneroko lana ezagutzea eta horrek lurraldearen egitura politikoaren barruan duen garrantzia ikustea. Hori da Batzar Nagusien helburua, bere lehendakari Ana Otaduik atzo udazkeneko kultur programaren aurkezpenean azaldu zuena. Eta horretarako zer bide erabiliko da? Lau egoitzetako (Bilbo, Gernika, Abellaneda eta Gerediaga) ateak zabaldu eta Bizkaiko Batzar Nagusietako ondarea herritar guztien eskura jartzea, “ondare hori bizkaitar guztiena baita”.

Modu horretan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondareari buruzko Europar Jardunaldien baitan koka-tzen da ekimen hau, Batzarretik ba-tzarrera izena hartzen duena, eta aurten lehenengo edizioa ospatzen du. Lehenengoa igande honetan antolatu den arren, Otaduik adierazi zuenez, plazak jadanik beteta daude, beraz azaroaren 7tik abenduaren 15a bitartean eman beharko dute izena parte hartu nahi duten herritarrek. Bisita guztiek Bilbon hasiko dute ibilbidea, eta handik beste hiru egoitzetako batean bukatuko dute; egunaren arabera. Izan ere, Otaduik azaldu zuenez, Bilboko egoitzak, Hurtado Amezaga kalean kokatuta, arte garaikideko hainbat obra hartzen ditu; eta Batzorde aretoan dagoen Jorge Oteizaren Guernica brontzea gailentzen da. Bisitetan parte hartu ahal izateko, enkarterrietako museoko webgunean izena ematearekin nahikoa izango da, eta bisitak doakoak izango dira.

Baina, Otaduik azaldu zuenez, udazkenerako antolatutako kultur programazioaren zati bat besterik ez dira Batzar Nagusietako egoitzetara antolatutako bisita gidatuak; askoz gehiago baitaude. Datorren asteko larunbatean esaterako, hilaren 26an, Gernikan Iparragirreren gitarra izango da protagonista. Bertan, hitzaldia eta tailerra antolatuko dira. Laura Vicario luthierrak azaldu zuenez, “gitarraren historiaren birpasoa egingo dugu, instrumentu honek nolako eboluzioa izan duen ezagutzeko”. Gainera, gitarrak behar izango dituen konponketak edo berriztatzea azalduko ditu Vicariok berak, 10:00etan. Eta arratsaldean berriz, 16:00etan Mercedes Albania ikerlari eta Musikeneko irakasleak, Iparragirreren musika eta ondorengo euskal konposatzaileengan izandako oihartzuna hitzaldia eskainiko du.

Hurrengo egunean, hilaren 27an, Burdinolen bidea izango da Foru Ba-tzarren kultura programazioaren protagonista. Ana Otaduik azaldu zuenez, 26km-ko ibilbidea egingo da oinez, Muskizeko San Juan Plazan hasi eta Enkarterrietako Museora ailegatu arte. Hala ere, Otaduiren hitzetan “bide aberasgarria” izango da, ibilbidean zehar hainbat gauza ikusteko aukera izango baita; XVIII. mendeko La olla burdinolaren aurriak, XV. mendeko Valdivian burdinola-errota edota Burdinazko Mendien bide berdea, kasu. Ibilbidea Enkarterrietako Museoak antolatzen du, eta museoak berak urriaren 27ra luzatu du oraingo erakusteka, Enkarterri 1870-1975 arkitektura garaikidearen distira erakusketa. Asteburutan bisita gidatua egin daiteke, baina aurretik hitzordua hartuz web orrian.

Egun horretara arte ere luzatuko da Mariano Benlliurek, 1907tik 1910ra Bilboko alkatea izan zen Gregorio Ibarrecheri egin zion bustoari eusteko egindako idulkia; Hilabeteko pieza programaren barruan kokatzen dena.

Horrez gain, ume eta gazteentzako tailerrak jarriko dira martxan; hala nola, Erdi Aroko tailerra, bandoen arteko gerrrak eta erlijioaren garran-tzia ezagutzeko edota, Batzar gaitezen Abellanedan jardunaldia, zeinean ikasleak batzarkide bihurtuko dira egun batez. Horrenbestez, gabonetan Zorionem programa abiatuko da, familiei zuzendutakoa. Jardueretan izena emateko enkarterrimuseoa@bizkaia.eus helbidean eman behar da izena.

Gernikako egoitza Gainera, Ana Otaduik urtero Gernikako Batzarretxera bisitak antolatzen direla gogorarazi zuen. Bisita gidatua izatea nahi izanez gero, izena eman beharko da; baina bisita librea ere egitea posiblea da lehendakariaren hitzetan. Gainera, bizkaitarrek euskal biztanleen historia ezagutzera animatu zituen; izan ere pasa den urteko datuen arabera, Gernikako egoitza 150.000 pertsonak bisitatu zuten arren, gehienak nazioarteko eta Estatuko turistak izan ziren.