BILBO. Gerediaga Elkarteak 150.000 euro jasoko ditu Durangoko Azokan euskara sustatzeko. Elkartea azokaren antolatzailea da, eta euren helburuak Durangaldeko identitatea, historia eta ondare kultural, sozial eta ekonomikoa babestea, ikertzea eta zabaltzea dira.

Horregatik Bizkaiko Foru Aldundiak 150.000 euroko munta jarriko du Durangoko Azoka 2019ren atal bat finantzatzeko.

«Durangoko Azoka 2019» deritzon proiektuaren xedea abenduan Durangoko urteroko azoka egitea da. 1965ean orduan sortu berria zen Gerediaga Elkarteak lehen «Durangoko euskal liburu eta disko azoka» antolatu zuen Euskal Herriko ekoizpen literarioa eta diskografikoa ezagutzera emateko eta, aldi berean, Durango euskal kulturaren sektore guztietan topagune izatea lortzeko.

Bizkaiko Foru Erakundeak bat egiten du proiektu horrekin; gaur egun ekimenak askotariko jarduera kulturalen programa eskaintzen du, besteak beste literatura, musika eta ikus-entzunezkoak eta arte eszenikoak bezalako diziplinak dituena eta, aldi berean, hasieran gertatu zen bezala, euskal kulturaren zaleen topaketa bideratzen du.