BILBO. Bilboko udalak Bilbo Hiria pop-rock lehiaketarako 32 bandak aukeratu ditu. 16 talde arituko dira pop-rock modalitatean; 8 talde metal modalitatean, eta beste 8 urban kategorian. Kontzertu guztiak Bilborocken izango dira, irailaren 12tik urriaren 19ra.

32 talde horiek 344 talderen artean aukeratu dira: 256 talde pop-rock kategorian, 41 metalean, eta 47 urban kategorian.

Lehiaketa honekin, Bilboko Udalaren helburua da profesionalak ez diren talde gazteen lanari laguntza ematea eta taldeon talentua zabaltzea; bide batez, aukera ematen zaie estatuko eta kanpoko beste talde batzuekin batera eszenatoki berean egoteko eta ikus-entzuleei proposamenik berrienak zuzenean eta doan bizitzeko.

18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako taldeentzat da lehiaketa. Taldean kide bi edo gehiago direnean, kide bat 35 urtetik gorakoa izan daiteke.

Aurreko edizioetan bezala, musika sektoreko pertsonek osatutako epaimahai profesional bat izan da taldeak hautatzeko arduraduna:

Pop-rock:

Fake Teddy (Errioxa)

Gentleman Clef (Madril)

Wicked Wizzard (Bizkaia)

Go Cactus (Baleareak)

The Amsterdammers(Madril)

Beluga (Madril)

Orbel (Lapurdi)

Nazca(Bizkaia)

Airu (Bizkaia)

Indian Hawk (Valentzia)

Young Forest(Madril)

Pinpilinpussies (Bartzelona)

Lookmomnohands (Bartzelona)

San Jerónimo(Asturias)

Los Reyes Magos (Sevilla)

Mi Buenaventura (Bizkaia)

Metal:

Blaze The Trail (Valladolid)

Last Dissonance (Bartzelona)

Deimocracy (Bizkaia)

Grave Noise (Burgos)

The Broken Horizon (Nafarroa)

Blind The Eye (Portugal)

Iont (Araba)

Deriva (Madril)

Urban:

Kenna I (Bizkaia)

Tongo(Madril)

Tesa (Valentzia)

Special Trap Residence (STR) (Bizkaia)

Jazzwoman (Valentzia)

Nattonooto (Bizkaia)

Colectivo Shumareli (Guadalajara)

Adriana Terrén (Madril)

Informazioa Bilbao Gazte orrian dago eskuragarri.

Kontzertuak amaitzen direnean, kategoria bakoitzeko talde finalistak hautatuko dira. Horretarako, epaimahaiaren botoak ez ezik, publikoaren botoa kontuan izango da; boto osoaren barruan % 15eko garrantzia izango du. Bozketan parte hartzen dutenek 2020ko BBK Live-rako 10 sarrerako eta Resurrection Fest 2020 jaialdiko 3 sarrerako zozketan parte hartuko dute.

TALDEEN EZAUGARRIAK

Aukeratutako taldeen % 28, hau da, 32tik 9, Euskadikoak dira: 8 Bizkaikoak eta 1 Arabakoa; gehienak, % 66, Estatukoak dira, batez ere Madril eta Valentziakoak. Azkenik, 2 talde, guztien % 6, estatutik kanpokoak dira, zehazki, Frantzia eta Portugalekoak.

32 talde horietako kideak, guztira, 124 dira. Partaideen batez besteko adina 28 urtekoa da.

Parte hartu duten taldeen % 28an, 32tik 9tan, emakumeren bat dago. Taldeetako bat, Pinpilinpussies (Bartzelona), soilik emakumez osatua da. Zentzu horretan, emakumeak dauzkaten taldeen portzentajea areagotu da aurreko edizioaren aldean: guztien % 12 dira. Hain zuzen ere, taldeetan emakumeen kopurua areagotzea da lehiaketaren erronketako bat.

SARIAK

22.900 euro banatuko dira, saritan: 12.000 euro pop-rock, metal eta urban kategorietako lehenengoentzat, 6.000 euro kategoria horietako bigarrenentzat, eta 3.900 euro kategoria horietako hirugarrenentzat.

Gainera, Epaimahaiaren Sari Berezia emango zaio Bizkaiko talde edo bakarlari bati, 1.000 eurotan baloratua, musikaren eremuan gazteak sustatu eta bultzatzeko helburuz. Talde guztiek, haien jatorria kontuan izanik, konpentsazio ekonomiko bat jasoko dute joan-etorrietarako.

IBILBIDEA

30 urte hauetan, 22.614 talde aurkeztu dira Bilbo Hiria lehiaketara; 1.370 kontzertu eskaini dira eta 136.000 pertsona bertaratu dira kontzertuetara.

Hainbat talde ezagun izan ditugu lehiaketa honetan, esaterako, hauek: Platero y Tú, Su Ta Gar, Los Bichos, La Buena Vida, El Inquilino Comunista, Atom Rhumba, Australian Blonde, Manta Ray, Sidonie, Zea Mays, El Columpio Asesino, Audience, Delorean, The Sunday Drives, WAR, Zodiacs, War Cry, Tierra Santa, Rise to Fall eta Quaoar.

BILBAO GAZTE

“Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketa” BILBAO GAZTE proiektuaren barruan dago. Bilbao Gazte udal gobernuaren konpromiso estrategikoa da, Bilboko gazteen pentsamenduak, beharrizanak eta itxaropenak zeintzuk diren jakiteko. Gero, horiek udal politikan sartzea da helburua, gazteei udal politikan eta bizimodu publikoan parte hartzeko bideak emanez.

Horretarako, Bilboko Udalak komunikaziorako tresna hauek ditu: profilak sare sozialetan (Facebook, Twitter eta Youtube) eta webgune bat, gazteei eragiten dieten politika espezifikoei buruzko informazio baliagarria emateko.