BILBO. Manuel Balsa “El Ruso” akuarela lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Lehiaketa ekainaren 8an izango da eta bere helburua Bilbo Zaharreko hiri-paisaiako txoko bat harrapatzea da. Ekimena helduei zein haurrei zuzenduta dago. Irabazleen lanak Museoan bertan ikusgai jarriko dira.

Aurten, Berreginen Museoak aire zabalean egingo den Manuel Balsa “El Ruso” XI. akuarela lehiaketa antolatuko du. Lehiaketan, interesatuta dagoen eta pintura maite duen pertsona orok, haur zein heldu, har dezake parte. Aurtengoarekin, 11. aldiz beteko ditugu Bilbo Zaharreko kaleak talentua gainezka duten artistez. Ekitaldia ekainaren 8an izango da Bilbo Zaharrean.

Lehiaketaren helburua “Bilbo Zaharreko eta San Frantziskoko hiri-paisaia” ondoen islatzen duen lana aurkitzea da, hau da, bertako eraikinak, plazak, parkeak eta txokoak? Parte-hartzaileek, akuarelaren teknikaren bitartez, beren abilezia tekniko eta artistikoak aske utzi ahal izango dituzte, proba egiteko erabiliko den hiri-inguruneari buruzko gaian oinarrituz, goian adierazi den legez.

Izen-ematea lehiaketaren egun berean egingo da, ekainaren 8an, Bilboko Berreginen Museoan (San Frantzisko kalea 14), 08:30etik 10:00etara bitartean. Artista bakoitzari frogagiri bat emango zaio, eta lehiaketa egunean aurkeztu beharko du; horren haritik, ez da izen-ematerik onartuko, aurretik ezarritako epetik kanpo.

Euskarria ?taula eta akuarela-papera izango da? 08:30etik 10:00etara bitartean zigilatuko da, San Frantzisko kaleko 14.ean. Oso garrantzitsua da jakitea euskarri horren alboak ezingo direla izan 50 zentimetrotik beherakoak eta 150 zentimetrotik gorakoak, eta egile bakoitzeko lan bat soilik aurkez daitekeela. Artistek lana egiteko beharrezko material guztia izan beharko dute.

Sari hauek banatuko dira:

  • Manuel Balsa “El Ruso” 1. saria: 1.000 €
  • Manuel Balsa “El Ruso” 2. saria: 500 €
  • Manuel Balsa “El Ruso” 3. saria: 250 €
  • Manuel Balsa “El Ruso” sari berezia akuarela onenari: 500 €
  • Haurrentzako sari berezia: pintura-materiala
  • Berreginen Museoko pintura ikastaroko ikaslearentzako sari berezia.

Gaian aditua den epaimahaiak aukeratuko ditu lan irabazleak. Gainera, Berreginen Museoak aurkeztutako lanetako batzuk erakutsi ahal izango ditu, bertako aretoren batean.

Ekitaldia aukera ezin hobea da pinturan interesatuta dauden eta zaletasun handia duten pertsonentzat.

Etor zaitez pinturaz gozatzera! Paregabeko plana, Bilbo Zaharrarekin eta artearekin ondo pasatzeko.

Informazio gehiagorako, lehiaketaren oinarriak kontsultatu behar dira Bilboko Berreginen Museoaren webgunean. (www.bilbokoberreginenmuseoa.eus)