BILBO. Swingez betetako igandea izango da Bilboko Berreginen Museoan. Swing Museoan! ekimenak plan paregabea eskainiko dizu: artelanen artean dantza egitea. Igandeko 11:30etik 13:30era bitartean, Bilboko pinakoteka dantza-pista handi bihurtuko da.

Hileko bigarren igandeetan, 11:30etik 13:30era bitartean, Bilboko erakundea dantza-pista handi bihurtzen da, nahi duten guztiek musikaren erritmoan gozatu ahal izateko. Jarduera hau Museoak eta Swing Side Bilbao elkarteak antolatzen dute; doakoa da, eta bertaratzen direnek aipatutako dantza-modalitateaz gozatzeko aukera dute, leku paregabe batean: eskulturen artean.

Hainbat denboralditan arrakasta izugarria lortu ondoren, Swing Museoan! Bilboko jarduera arrakastatsuenetako bat da dagoeneko.Gero eta dantzari gehiago etortzen dira swingaz gozatzera Mariaren Bihotza eliza izandakora (San Frantzisko 14), bertan baitago Hiribilduko Berreginen Museoa. Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen genero musikal hau 1920an, baina gero eta ezagunagoa da.

XX. mende hasierakoak badira ere, swingetik datozen dantzak bizi-bizi daude.Ez da dantza hutsa: komunitate bat dago horren atzean, eta oso osagai sozial zabala, jendea musikaren eta dantzaren bitartez komunikatzen baita eta dantzariek uneak partekatzen baitituzte horrela.

Swing Museoan!ekimena dantza egiteko eta swing musika sustatzeko etorri da, baina baita dantza bere habitatetik ateratzeko eta testuingurutik kanpora jartzeko ere. Kalera eramateko, edo, kasu honetan, museo batera: jendeak, arteak, musikak eta dantzak bat egiten duten lekura.

Swinga ingurune paregabe batean dantzatzeko gogorik bai?Ez ezazu galdu Swing Museoan!Parekorik ez duen plana Bilbon.