Bilbo - Aurten Loraldiak Euskal Herriko hiririk nabarmenetara jauzi egin du; Bilbotik, Gasteiz, Baiona, Donostia eta Iruñera abiatu da. Hogeita bi jardunetan zehar Loraldiak euskal kulturaren iruditeria berritzailea plazaratu du arrakasta osoz. Festibalean parte hartu duten sortzaileen lanak orain arte ikusitakoa gainditu du. Ausartak izan dira eta bide berriak zabaldu dituzte. “Sormen begirada anitzaz, landuaz eta kalitate handikoaz gozatu da. Harritu gara. Hunkitu gara. Liluratu gara. 5.edizio hau erreferentzial bilakatu da. Bada festibal bat Bilbon euskal kulturak biltzen dituena geroari begira”, azaldu dute antolaltzaileek. Musikan balore berriei ere lekua egin diote festibal honetan eta horretan Maite Larbururen arrakasta. Originaltasunatik abiturik zelai musikal berriak konkistatu zituen. Nafarroako Lurpekariak taldeak, berriz, euskal musikaren eszenziak hartu eta jazz inprobisatuetara eraman zituen. “Aho bete hortz utzi gintuen. Iparraldetik Belatza taldeak egin zuen hegal eta sekulako kontzertua eman zuen”. Euskalduna Jauregian 300 ikusletik gora bildu zituen Hibai Gernikako kantariak. “Kontzertu gozoa bezain berria”, aipatu dute.

Festibalak tranbian ikustarazi ditu bere baloreak, sortzaileak erdigunean jarriz. “Bazterretik bihotzera eraman dugu kultura eta errail horietatik jarraitzeko asmo trinkoa dago”. El arte no es un espejo para reflejar el mundo, sino un martillo con el que golpearlo. Artea ez da mundua islatzeko espilua, kolpatzeko mailua baizik, berbekin egin du lan Dantzaz Konpainiak eta errefuxiatuen gaia ekarri zuen eszenara. Dokumental bat eta koreografia bat biziki ederrak, arantza gehiegi dituen giza-arazo baten harira. “Memoria eta transmisioa hainbat ekinalditan zaindu ditugu. Mundubira, Elkano, Primus antzezlanean euskal historiarekin dagoen konpromisoa berretsi dugu”, nabarmendu dute Festibaleko arduradunek. - DEIA