BILBO. Berna González Harbour idazleak “El sueño de la razón” aurkeztuko du asteartean, arratsaldeko 19:30ean Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Idoia Jauregi kazetariak aurkeztuko du ekitaldia. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Berna González Harbour idazlearen “El sueño de la razón” (Destino arg.), azken eleberriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du astearte honetan, apirilaren 2an, inspirazio artistikoa duen krimenari aurre egin beharko dion Ruiz komisarioaren beste entrega bat. Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte, eta Idoia Jauregi kazetariak aurkeztuko du. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

María Ruiz komisarioa Madrilera itzuli da, bere defentsa prestatzeko. Poliziako goi agintari zaharrak komisarioa baztertzea lortu du, aspaldiko ikerketa baten mendeku gisa, eta aldi baterako María poliziatik kanpo dago. Baina horrek ez du geraraziko. Maiatza da, festa garaia Manzanares ibaiaren inguruan. Hildako animalien agerpena, denbora asko igaro aurretik hilketei buruzko aztarnak utziko dituen arazoaren lehen susmoa da: Arteren Historiako neska bekadun gaztearen hilketa ibaiaren zubi batean.

Poliziak magia beltza, sexu jazarpena edo sadismoa ikertuko ditu, baina gertakariek, Ruiz komisarioa Goyaren legatura eramango duten zenbait agertoki osatuko dituzte. Ekiporik, uniformerik eta pistolarik gabe, une honetan Maríak, obsesioak markatutako eta manipulatzeko gaitasun handia duen oso izaki adimentsuari egin beharko dio aurre.

Berna González Harbour (Santander 1965) eleberri beltz idazlea da, Ruiz komisarioaren sortzailea, generoko egungo ahots esanguratsuenetakoa. “Verano en rojo” (2012) eta “Margen de error” (2014) lanekin eman zion bizia “Las lágrimas de Claire Jones” lanarekin jarraitzen duen pertsonaiari. “Los ciervos llegan sin avisar” (2015) eleberriaren egilea ere bada. Kazetaria, analista politikoa eta kultur kolaboratzailea, ‘El País’ egunkariko iritzi sekzioan egiten du lan. Aurretik ‘Babelia’-ren editorea, egunkariaren zuzendariordea eta gatazkan zeuden herrialde askotako bidali berezia izan da. Kultura eta iritzi sekzioetan idazten du, eta baita ‘Babelia’-n ere, eta ohikoa da Ser kateko ‘Hora 25’ saioko tertulian.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegian dagoen gunea da, eta bere helburu nagusia liburua eta literatura sustatzea da.